NORTZUK DIRA FAXISTAK?

pol-emika 1456152227970 Pol Emika | 2007-01-08 15:51

“Jokabide autoritarioa, bortitza eta diktatoriala, indarrez zerbait inposatzean datzana”. Besteak beste, faxismoari adiera hori ematen dio Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoak. Adiera hori irakurrita zera galdetu diot neure buruari, ea ez ote garen denok faxistak.

  Ez al da faxista espainiarrek gu gazteleraz hitz egitera behartzea? Estatu txikien zapalkuntza egiten duten "estatu handiak" (besteak beste, Espainia eta Frantzia) ez al dira faxistak? Igandearen hurrengo eguna ostirala izatea nahi badugu denok, ez al da faxista astelehena? Eta udan hondartzara joan nahi dugunean euriak eguzkiari lekua kentzea ez al da “euriaren faxismoa”? Eta mendebaldarrok ondo bizitzeko ia beste mundu guztia txarto bizitzera behartzen dugunean ez al gara faxistak? Eta hori ezkutatu eta ukatu nahi izaten dugunean ere ez ala gara faxistak? Ez al dira faxistak eskubide batengatik asko ordaintzera behartzen gaituzten konstruktoreak? Ez al dira faxistak langileak esplotatzen dituzten nagusiak? Ez al dira faxistak zenbait guraso beren seme-alabekin? Eta ez al dute seme-alaba askok faxista moduan jokatzen beren gurasoekin? Ez al dira faxistak beren interesak defendatzearren engainatzen gaituzten hedabideak? Ez al dira faxistak anorexia eta bulimia gizartea sortu duten moda eta arropa diseinatzaileak? Ez al da faxista Bush? Eta ez al da faxista petrolioa eta boterea irabaztearren herrialde ahulen aurkako gerrak egiten dituzten herrialdeak? Eta ez al da faxista…

  Ni neu ere nahastuta nago jada, izan ere, nor da faxista? Eta nor ez? Zuek ba al dakizue? Lagundu mesedez!


Utzi iruzkina: