“Jokabide autoritarioa, bortitza eta diktatoriala, indarrez zerbait inposatzean datzana”. Besteak beste, faxismoari adiera hori ematen dio Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoak. Adiera hori irakurrita zera galdetu diot neure buruari, ea ez ote garen denok faxistak.   Ez al da faxista espainiarrek gu gazteleraz hitz egitera behartzea? Estatu txikien zapalkuntza egiten duten "estatu handiak" (besteak beste, Espainia eta Frantzia) ez al dira faxistak? Igandearen hurrengo eguna ostirala izatea nahi badugu denok, ez al da faxista astelehena? Eta udan hondartzara joan nahi dugunea...