Kategoria: jarrerakontua
Paseatzea erabaki dut gaur, myspacen zehar paseatzea. Markinatik abiatu eta Gasteizera heldu naiz, handik Madrilera. Madrilen musika pixkat entzun ostean, etxerako bidea hartu dut: itzulerako bidea desberdina izan da; joanekoan bisitatu ditudan herriak albo bater utzi eta beste herri desberdin batzuk igaro ostean Gasteizen nengoen berriz ere. Ibilaldi luze bezain eder horretatik goseaz gain, beste gauza bat ere ekarri dut etxera: gogoeta luze baten murgildu nauen artikulua, zein Cicatriz izeneko herrian aurkitu dudan eta Dajjalek idatzita dagoen. Hemen jarriko dizuet irakur...