EUSKAL FUTBOLA=KAKA

pol-emika 1456152227970 Pol Emika | 2007-01-10 19:04
1

  Garai baten "Izarren Ligako" taldeei beldurra eta errespetua ematen zien iparraldeko futbol taldeen aurka jokatzeak. "EQUIPOS DEL NORTE" delakoek beldurra eta urduritasuna sortzen zuten arerioarengan; are beldur gehiago ematen zuten NORTEKOEN futbol zelai bero eta zaratatsuek. Gaur egun ordea, gauzak asko aldatu dira eta NORTERA joatea gustatu egiten zaie Ligako talde guztiei, izan ere, NORTERA joatea eta hiru punturekin etxera itzultzea sinonimo bilakatu dira azken aldian.

  NORTEKO futbola oro har, eta euskal futbola bereziki krisian daude. Kantauri itsasoan txapapotea hedatu zen bezala hedatu da krisia, hau da, Kantauri itsasertzean zehar. Ditxosozko krisi hori pairatzen lehenak Oviedo eta Sporting talde asturiarrak izan ziren, eta ondoren, Santaderreko Racing eta Vigoko Celta; egun gure taldeak daude krisi horretan murgildurik. Athletic eta Erreala Bigarren Mailara noiz jaitsiko daude, Alaves Bigarren Mailara jaitsi zen iaz eta horrela jarraitzen badu laster da Bigarren B Mailan Eibarrekin batera. Momentuz, Osasuna da egoera onena daukan euskal taldea, baina kontuz ez badabiltza laster... 

  Inork ez daki zerk huts egin duen, baina arazoa laster konpontzen ez bada, futbola lagunartean besterik ez dugu jokatuko euskaldunok. 

 

2010-04-26 15:00 #1


Utzi iruzkina: