Asteartean irabazi zuen TAU Baskoniak bere bigarren ACB liga, eta sekulako iskanbila egon da egun hauetan Gasteizen. Partidua irabazi eta gero, parranda botatzera joan ziren jokalariak zaleekin, eta atzo gauean Andra Mari Zuriaren Plazan omendu zituzten zale guztiek. Hala ere, ez daude pozez gainezka zale guztiek. Hiriko beste talde nagusia, Deportivo Alaves, jeitsiera postuetan dago eta azkenean jeisten bada, taldearen desagerpena gerta liteke. Hori ez gertatzeko, igande honetan irabazi beharko dio Errealari Mendizorrotzan, eta hurrengo astean Celtari, Vigon.


D.alaves 2-Celta 3

kirol_maiasian 1456150534219 kirol@k | 2008-01-21 16:09

D.Alaves 2 –Celta 3   Pasaden larunbatean Alavesek Celtaren kontra galdu zuen partidu on batean.Oso parekatuta egon zen partidua eta Alavesek aukera asko izan zituen Celtaren aurretik jartzeko baina aukera asko barkatu zituen.Alavesek partidua bukatzear zegoela 2. gola sartu zuen eta berdinketa lortu zuen.Baina azkenean Alaveseko defentsaren akats batekin Celtak 3. gola sartu zuen eta azkenean partida 2-3 geratu zen.Orain Alavesek 24 puntu ditu eta 16garrena da bigarren mailako ligan.Baina oraindik 4 puntuetara dago jaitsieratik.     Markel Beltran de Heredia


EUSKAL FUTBOLA=KAKA

1
pol-emika 1456152227970 Pol Emika | 2007-01-10 19:04

  Garai baten "Izarren Ligako" taldeei beldurra eta errespetua ematen zien iparraldeko futbol taldeen aurka jokatzeak. "EQUIPOS DEL NORTE" delakoek beldurra eta urduritasuna sortzen zuten arerioarengan; are beldur gehiago ematen zuten NORTEKOEN futbol zelai bero eta zaratatsuek. Gaur egun ordea, gauzak asko aldatu dira eta NORTERA joatea gustatu egiten zaie Ligako talde guztiei, izan ere, NORTERA joatea eta hiru punturekin etxera itzultzea sinonimo bilakatu dira azken aldian.   NORTEKO futbola oro har, eta euskal futbola bereziki krisian daude. Kantauri itsasoan txapapotea hedatu...


Azken iruzkinak