GRABAZIO BATEN GORA-BEHERAK

pol-emika 1456152227970 Pol Emika | 2007-02-02 00:38
4

  Duela astebete:

  Astelehenean Eskoriatzako “infogelan” nenbilen asper-asper eginda. Denbora pasa bezala nik eta betiko aspertuok youtubeatzea erabaki genuen, baina hala ere aspertuta jarraitzen nuen. Orduan editaje gelan zegoen lagunarekin gogoratu nintzen eta “cerrar sesion” botoiari eman ostean, editaje gelarantz abiatu nintzen. Editaje gelan sartu  eta hantxe ikusi nuen txurrodun hippia ordenadore aurrean bideotxo batzuk muntatzen ostiralerako kontzerturako; eszenatokian jarriko zuten pantailan proiektatzeko bideoak egiten. Lagunaren ondoan jarri nintzen bideoen muntaian laguntzeko, eta horretan geundela elkarrizketa hauxe (beste asko ere bai) izan genuen:

            -Ze, ta eztozue grabau bier kontzertue ala?

            -Grabau nahigu baña grabetako jentie falta da.

            -Nahibazu ni ta Txomin jungo ga grabeta kamarekin?

            -Bai? De  puta madre orduen.

  Txomin eta nik dena prestatu genuen kontzertua grabatzeko: kamerak eta tripodeak hartu, kameren bateriak hartu, zintak erosi, kamerak soinu-mahaitik soinua hartzeko behar den kablea lortu, etab. Zazpi eta erdietan geratu ginen eta heldu nintzenerako hantxe zegoen Txomin nire zain. Elkar agurtu ostean, kontzertua izango zen lekurantz abiatu ginen. Behin bertara helduta, barrura sartu ginen eta dena preparatzen hasi ginen. Lehenbizi kamerak non jarri erabaki behar izan genuen. Ondoren zinta eta bateria egokian jarri genizkien kamerei, eta horren ostean, soinu-mahaitik soinua hartzeko behar zen kablea jarri genuen. Guzti hori eginda mokadutxo bat jatera joan ginen Txomin biok, kontzertua jo behar zutena ere afaltzen zeudela aprobetxatuz. 22:30 aldean itzuli ginen antzokira, oraindik denbora asko geneukan lanean hasi orduko. Guk hirugarren taldearen kontzertua grabatu behar genuen, baina aurreko talde biei kanta bana grabatu genien; kanta bi horiek grabatzeak azken frogak eta aldaketak egiteko balio izan zigun. Dena zegoen prest kontzertua grabatzeko; dena listo.

  Kontzertuaren grabazioa ondo zihoan, baina kontzertuaren erdi aldera gauzak okertzen hasi ziren: kamera mugikorra oso ilun grabatzen hasi zen, kamera finkoaren zinta uste ez genuenean (abesti erdian) bukatu zen, kamerak mugikorrak ez zuen grabatzen (guk hori uste genuen), etab. Azkenean ahal izan genuen moduan amaitu genuen kontzertuaren grabazioa; gainera, kontzertu bukaeran gure ondoan zegoen tekniko batek kontzertua soinu distortsionatuarekin grabatu genuela esan zigun. Tonto aurpegi itzelarekin jaso genituen gauzak eta etxerantz abiatu ginen. Antzokitik autorako bidea oso luzea egin zitzaidan eta Txomin eta biok hain tontoak nola izan gintezkeen galdetzen genion geure buruari. Autora heltzean agurtu eta bakoitzak bere bidea hartu zuen.

  Etxera iritsi nintzenean kamera hartu eta grabatu genuena ikusten hasi nintzen; oso urduri nengoen, izan ere, beraiek guri eman ziguten kontzertua grabatzeko aukera eta pribilegioa eta guk huts egin genien. Grabatu genuena ikustean, poztu egin nintzen: soinua ez zegoen distortsionatua (are gehiago, oso ondo entzuten zen), grabazio nahiko txukuna egin genuen kamera finkoarekin eta kamera mugikorrean bazeuden baliagarri ziren tomak. Gauzak horrela lasai egin nuen lo. Astelehenean eskolara joan eta lehen gauza editaje gelara joatea zian zen: bideoa kapturatu eta ikusi nahi nuen; grabazio nahiko ona egin genuela konfirmatu nuen, hala ere, gauza batzuk hobetu daitezke.

  Orain, Gasteizen joko duten kontzertua grabatzeko aukera daukagu eta aurreko akatsak (esperientzia faltagatik egindakoak) ez errepikatzea espero dut, baina seguru beste akatsen bat egingo dugula; asko daukagu ikasteko oraindik. Baina ez al da egiten ikasten? Akatsak ez al dira onak ikasteko balio baldin badute? Gainera, seguru nago Gasteiz eta Durangoko grabaketa biak batuta montaje polit bat egingo dugula.  

indezent

indezent 2007-02-02 09:20 #1

Haber haber egie dan. Hoi bai, hikheuk logoa obligaus, bakik ;)

txomin_hood

txomin_hood 2007-02-05 10:30 #2

<p>Ia esta el exijencias de siempre! Puto skorzese (skozido?)!</p>

<p>Egia esan esperientzia baliagarria izan dek, bai, gauza asko ikasteko. Aber gasteizko gaztetxea zerbait egin daitekeen!!</p>

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-05 11:56 #3

<p>Egin daitekeen? Egon lasai, egingo dugu eta, jaja. Ez ala?</p>

<p>&nbsp;</p>

indezent

indezent 2007-02-05 11:58 #4

... y ya esta el puto rayau de siempre...


Utzi iruzkina: