OPUS DEI ALA ORUS DEI?

pol-emika 1456152227970 Pol Emika | 2007-01-23 12:27
5

Hilabete bat igaro da gutxi gora-behera senitarteko bat hil zitzaidala eta bere hiletan gauza batek harritu ninduen: bere seme bat falta zela. Amari galdetu nion ea zergatik ez zen hiletara etorri Pedro (ez da bere izena baina nik horrela deituko diot artikuluan):

 -Ama zergatik ez da etorri Pedro?

 -Badakizu misiolaria dela Kolonbian eta ezin duela nahi duenean etorri.

 -Zergatik ezin du ba?

 -Opus Deik ez diolako nahi duenean etortzen uzten; aldi jakin batzutan bakarrik etorri daiteke Pedro Euskal Herrira.

 -Nahi duenean? Bere amaren hileta da.

 -Bai, hori egia da, baina nik zer esatea nahi duzu?

  Horrela bukatu zen ama eta bion arteko hitzaldia, izan ere, nire amak ez daki nik baino askoz gehiago eta ez nuen ama gogaitu nahi nire interrogatorio-polizialarekin; hortxe bukatu zen dena. Gauean ohean sartu nintzenean, ordea, neure buruari bueltak ematen eta galdera batzuk egiten aritu nintzen loak nire barne ahotsa isildu zuen arte. Opus Dei, misiolaria, Kolonbia, ezin etorri… Ironikoa da, baina nola liteke ezagutzen ez duten pertsonek emandako penagatik munduaren beste puntara joatea gizajo (hitzaren zentzu onean) haiei laguntzera eta norbere amaren hiletara ez etortzea? Nor da Opus Dei norbere amaren hiletara joatea galarazteko? Ez al dira ba kristauak? Jakin dezala Opus Deik norbaiti norbere amaren hiletara joaten ez uztea, ekintza kristau baino gehiago ekintza satanikoa dela. Pedrok herri guztiak bezala daki bere ama pertsona oso ona zela, bai berarekin eta bai gainontzeko guztiekin; amak nahiz eta dirua eduki, beti jarraitu zuen lanean bere semetxoei ezer falta ez izateko; inoiz ez zaie ezer falta izan. Pedrok nahiago izan du, ordea, bere kolonbiarrak zaintzen geratu.

  Joan den asteburuan, ordea, herrian ikusi nuen Pedro. Ezin nuen sinetsi! Amari esan nion Pedrok alean ikusi nuela eta bazekiela erantzun zidan amak:

 -Herentzia asuntoengatik etorri behar izan du.

  Opus Deik ez zion utzi amaren hiletara etortzen, baina bai herentziaren bila etortzen. Opus Dei eta Pedrok ekintza horiekin demostratu dute kristau onak direla; kristauak harro egongo dira beraietaz. Egunetik egunera daukat Opus Dei gorrotatzeko arrazoi gehiago, sekta bat dela pentsatzeko arrazoi gehiago eta… Pedro ere gorrotatzen dut. Argi erakutsi dute Pedro eta Opus Deik pertsonek baino garrantzia handiagoa duela diruak. Orain bere amak lan eginez, sufrituz eta gutxi gastatuz semetxoentzat aurreztutako diruaren zati baten bila etorri dira Pedro eta Opus Dei. Diru gose ikaragarria duzue eta ahal duzuen diru guztia jaten saiatzen zarete. On egin diezazuela!     

 

indezent

indezent 2007-01-23 12:38 #1

<p>Harrigarria da nola ordenatzen dituen bakoitzak bere preferentziak. Bialdu zak Pedro porkulota!</p>

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-23 12:48 #2

Pedro porkulo hartzera bidaltzea alferrikakoa da, izan ere, Opus Dein gelgialdi gabeko porkulo saio zitalak egiten dituzte eta dirudienez gure Pedrori&nbsp;gustatu egiten zaio. Pedrorentzat beraz, &nbsp;beste zehozer bilatu beharko dugu. Ea beste ideiarik okurritzen zaizun.

Pol Emika

Pol Emika 2007-01-23 12:50 #3

Batzuk diotenez Opus Dei hitzaren jatorri etimologikoa latinezko Todus Geys omen da.

indezent

indezent 2007-01-23 14:00 #4

Harrigarria filologian duzun jakinduria Pol

todus_negrus

todus_negrus 2007-01-24 13:22 #5

Todus Geys, eehh... Ke piratas, los cabrones!!! Lamarkita Lamarkon, estas echo un... Es del opus, lamarca es del opus, eees del oopus, lamarca es deeel opus!!! (en plan kantiko de futbol).


Utzi iruzkina: