Kategoria: kristauak
Azken egunotan Indiako Mumbay hirian izandako gertaera lazgarrien berri izan dugu. Ustez Al Qaedarekin lotura duen talde batek hiriko hainbat hoteletan sartu eta sekulako sarraskiak eragin ditu. Hoteletan zeuden hainbat bezero eta langile erail dituzte eta beste asko larri zauriturik edo ezkutuan egunak igaro ondoren irten ahal izan dira. Guztira 183 izan dira hildakoak, Indiako gobernuak kaleratutako datuen arabera (horien artean 22 atzerritar).Ez dut hemen aztertu nahi nortzuk izan diren sarraskiaren egileak, nondik sartu ziren, kanpoko herriren baten (adibidez Pakistanen) babesik izan zu...
Hilabete bat igaro da gutxi gora-behera senitarteko bat hil zitzaidala eta bere hiletan gauza batek harritu ninduen: bere seme bat falta zela. Amari galdetu nion ea zergatik ez zen hiletara etorri Pedro (ez da bere izena baina nik horrela deituko diot artikuluan): -Ama zergatik ez da etorri Pedro? -Badakizu misiolaria dela Kolonbian eta ezin duela nahi duenean etorri. -Zergatik ezin du ba? -Opus Deik ez diolako nahi duenean etortzen uzten; aldi jakin batzutan bakarrik etorri daiteke Pedro Euskal Herrira. -Nahi duenean? Bere amaren hileta da. -Bai, hori eg...