Kategoria: lapurrak
Maiatzaren 11, larunbatarekin, 11:30ean Gaztelu Plazan (Iruñea). Azken hilabeteotan ustelkeria, diru xahuketa, zerbitzu publikoen pribatizazioak eta murrizketak areagotzen ari direla ikus dezakegu. Boterea kudeatzen duen klase politikoak, enpresari handiek eta banketxeek jendearen bizkar gobernatzen segitzen duten bitartean, gu geu, jendartearen gehiengo zabala alegia, ari gara osasungintzan, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan murrizketak pairatzen. Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpena, Erietxeetako sukaldeen pribatizazioa, langabeziaren odolustea edota etxekaleratzeak Nafarroak...
Gezur gehiagorik ez, aberastasuna badago, baina lapurrak soberan". Horixe da datozen asteetan LABek Euskal Herriko enpresa eta kaleeetan zabalduko duen mezua.Ez da ohiko kanpaina izango, ofentsiba integral honen mesedetan egongo den ildo komunikatibo osoa izango da, langileei, mezu interesatuen gainetik, patronalaren eta gobernuen benetako asmoak azaltzeko, momentu hau aldarrikapen eta borroka momentua dela ikustarazteko eta gure alternatiba Euskal Herriko enpresa eta bazter guztietan azaltzeko. Delegatuen batzarrean esan genuenez, krisiaren salaketa eta krisiaren aurrean langileen eskubide...
Ajangizeko ezker abertzaleak jakinarazi nahi dau udal hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukala Hainbat lagun elkartu giñen barikuen Ajangizen, ezker abertzalearen deialdiari erantzunez. Herriko etorkizuneko erronketan parte hartu nahi dogula esateko egin genun agerraldia, hain justu, maiatzean izango diren Udal Hauteskundeetan parte hartuko dogula jakinarazteko. Ajangizeko herritarrentzat bi zentzutan dira garrantzitsuak hauteskunde honeek. Alde batetik, Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki nahi dogula adierazten dogu. Bide horretan, herriaren argazki «ahalik eta err...
Hilabete bat igaro da gutxi gora-behera senitarteko bat hil zitzaidala eta bere hiletan gauza batek harritu ninduen: bere seme bat falta zela. Amari galdetu nion ea zergatik ez zen hiletara etorri Pedro (ez da bere izena baina nik horrela deituko diot artikuluan): -Ama zergatik ez da etorri Pedro? -Badakizu misiolaria dela Kolonbian eta ezin duela nahi duenean etorri. -Zergatik ezin du ba? -Opus Deik ez diolako nahi duenean etortzen uzten; aldi jakin batzutan bakarrik etorri daiteke Pedro Euskal Herrira. -Nahi duenean? Bere amaren hileta da. -Bai, hori eg...
Badirudi herri xumeari dirua lapurtzeko eta aberatsak are aberatsagoak izateko metodoak ez dutela sabairik. Beti dirua nondik lapurtu zain daude eta fisurarik txikienetatik sartuko dira erabat sosik barik utzi arte. Laister gure etxeetan lasai-lasai telebista ikusteagatik ere "eskubideak" ordaindu beharko dizkiogu SGAE deitutako lapur talde honi. Badirudi orain, tabernak, dendak etab. telebista edo musika euren lokaletan izategatik lapur-talde hauei dirua eman beharko diotela. Baina zergatik ordaindu behar dugu tipu hauei iragarkiak telebistan ikusteagatik? Zergatik ordaindu gure dendan, er...