Ajangiztarrok

Ajangizeko Ezker Abertzalea

 


  AJANGIZ BERRIA Aurkezpena: Apirilak 1 Eguerdiko 12:00etan Mendietako plazan   www.blogak.com/ajangiztarrok ajangiztarrok@kaixo.com  



D. Lauzirika » Berriki, Ajangizko ezker abertzaleak Udal hauteskundeetan egoteko asmoa duela jakinarazi du agerraldi baten bitartez. Ajangiztarrok plataformako kideek herriaren diagnostikoa egin dute berriki, eta ondorio horietan oinarrituz maiatzeko hauteskundeetarako herri programa lantzen hasi dira. «Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki» gura dutela adierazi dute, eta hauteskundeak garrantzitsuak izango direla diote. ajangiztarrok.


Ajangizeko ezker abertzaleak jakinarazi nahi dau udal hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukala Hainbat lagun elkartu giñen barikuen Ajangizen, ezker abertzalearen deialdiari erantzunez. Herriko etorkizuneko erronketan parte hartu nahi dogula esateko egin genun agerraldia, hain justu, maiatzean izango diren Udal Hauteskundeetan parte hartuko dogula jakinarazteko. Ajangizeko herritarrentzat bi zentzutan dira garrantzitsuak hauteskunde honeek. Alde batetik, Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki nahi dogula adierazten dogu. Bide horretan, herriaren argazki «ahalik eta err...



204 herritarren helegiteak ez dituztela kontuan hartu salatu du gazte taldeak danel lauzirika Domeka goizean, Ajangizko Gazte Taldeak deituta, hogei lagun elkarretaratu ziren Ajangizko udaletxearen aurrean. PNV lotsabako. Herriak 204 alegazio, ta kasuripez! Ordainduko duzue! zioen pankartak. Mendietako plazan bildu ziren protesta egiteko. Gazteek idatzi bat ere banatu zuten herritarren artean. Elkarretaratzearekin herritarrek Udalak babes ofizialeko etxebizitzen inguruan duen politika salatu nahi izan zuten. Gazte taldeko kideak babes ofizialeko etxebizitzen gaineko baldintzak aldatzen sa...


D. Lauzirika » Atzo goizean Ajangizko Maier enpresako hainbat langilek Iñaki De Juana Chaos euskal preso politikoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten enpresa aurrean. Guztira 70 bat langile izan ziren Iñaki De Juana askatu! Heriotz zigorrik ez! lelopean egindako mobilizazioan. Langileek deitu eta babestutako elkarretaratze hori 12:00etan hasi eta 12:10ean bukatu zen. Elkarretaratzearen ondoren, beharginak beren lanpostuetara itzuli ziren. danel lauzirika


204 herritarrek alegazioa aurkeztu arren, Udalak ez du ezer aldatu z. enbeita Ajangizko Gazte Taldeak elkarretaratzea deitu du bihar 12:00etarako udaletxe aurrean. Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruan Udalak duen politika salatu gura dute. Gazteen arabera, «proiektu honetan herritarrek ezin izan badute parte hartu eta ajangiztarren gehiengoak aurkeztutako alegazioei ez badiete kasurik egiten, norentzako gura ditu etxebizitza hauek gure udalbatzak?». Ajangizen eraikitzen hasi diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketan sartzeko baldintzak ikusita, Ajangizko Gazte Taldea alkateordeagaz b...


Gutunak bidaliko ditu Ajangiztarrok herri plataformak, herritarrak informatzeko a. garcia Ajangiztarrok herri plataformak etxebizitzetako baldintzen aurka aurkeztu diren alegazioak zenbatu ditu. Gazte Taldeak zein platormak berak batutako alegazioak guztira 204 izan direla adierazi dute. Orain, emaitzak herritarren eskura jarri asmoz, gutunak bidaliko dituzte etxeetara. Azaroaren 25ean bukatu zen Ajangizen eraikiko dituzten etxebizitzetako baldintzen inguruan alegazioak aurkezteko epea. Baldintza horien aurkako erantzuna «izugarria eta zoriontzekoa» izan dela adierazi dute Ajangiztarrok h...