De Juanaren aldeko elkarretaratzea Maierren

ajangiztarrok 1456130609821 Ajangiztarrok | 2007-02-13 00:00

D. Lauzirika » Atzo goizean Ajangizko Maier enpresako hainbat langilek Iñaki De Juana Chaos euskal preso politikoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten enpresa aurrean. Guztira 70 bat langile izan ziren Iñaki De Juana askatu! Heriotz zigorrik ez! lelopean egindako mobilizazioan. Langileek deitu eta babestutako elkarretaratze hori 12:00etan hasi eta 12:10ean bukatu zen. Elkarretaratzearen ondoren, beharginak beren lanpostuetara itzuli ziren. danel lauzirika


Utzi iruzkina: