D. Lauzirika » Atzo goizean Ajangizko Maier enpresako hainbat langilek Iñaki De Juana Chaos euskal preso politikoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten enpresa aurrean. Guztira 70 bat langile izan ziren Iñaki De Juana askatu! Heriotz zigorrik ez! lelopean egindako mobilizazioan. Langileek deitu eta babestutako elkarretaratze hori 12:00etan hasi eta 12:10ean bukatu zen. Elkarretaratzearen ondoren, beharginak beren lanpostuetara itzuli ziren. danel lauzirika


egun asKO

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-01-19 15:46

- Kafea ez?          kafea ateratzen nagon bitartean, ohartu naiz De Juanaren berri duen artikulo bat irakurtzen ari dela Xabi. Bat batean, zigarroa piztu eta Iñaki-rekin egiten ari direna lotsagarria dela komentatu du, bi iritzi artikulorengatik 12 urteko espetxe zigorra!!          Xabi, mutil isila da, noiznahi ez ditu ematen alde baterako zein besterako iritzirik, beti futbola eta pelota, hori da gehien asetzen duena, betetzen duena. Nik txikitatik ezagutzen dut eta biok dugun konfiantza ...


Azken iruzkinak