egun asKO

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-01-19 15:46

- Kafea ez?

         kafea ateratzen nagon bitartean, ohartu naiz De Juanaren berri duen artikulo bat irakurtzen ari dela Xabi. Bat batean, zigarroa piztu eta Iñaki-rekin egiten ari direna lotsagarria dela komentatu du, bi iritzi artikulorengatik 12 urteko espetxe zigorra!!

         Xabi, mutil isila da, noiznahi ez ditu ematen alde baterako zein besterako iritzirik, beti futbola eta pelota, hori da gehien asetzen duena, betetzen duena. Nik txikitatik ezagutzen dut eta biok dugun konfiantza kontutan harturik eta tabernak ematen digun pribazitasuna kontuan harturik zera esan dit. Bera orain arte ez dela politikan sartu eta sartzeko asmorik ere ez duela, baina De Juanarekin egiten ari direna ez duela izenik, ez bake prozesu batean edo beste inungo egoeratan eta gaur arratsaldean herriko plazara joango dela, presoen euskal herriratzea eta De Juana askatzeko eskatuz! Poztasunez atera diot kafea, Etxerat-en konzentraziora joango dela entzun eta gero, bai motel!! Kafea atera eta gaurkoa nere kontu, atzo hasi nintzelako tabernan eta Xabiri entzuteak poztu egin nauelako. Azkenean denok egin ahal dezakegulako pixk bat gehiago gure inguruko eta herrikideengatik!!

- Tori kafea, artista!!

(bitartean Miren tetrisean jolasten dabil)

- Ta, zu Miren, Xabikin bazoaz konzentrara ala?

-

 

    


Utzi iruzkina: