D. Lauzirika » Berriki, Ajangizko ezker abertzaleak Udal hauteskundeetan egoteko asmoa duela jakinarazi du agerraldi baten bitartez. Ajangiztarrok plataformako kideek herriaren diagnostikoa egin dute berriki, eta ondorio horietan oinarrituz maiatzeko hauteskundeetarako herri programa lantzen hasi dira. «Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki» gura dutela adierazi dute, eta hauteskundeak garrantzitsuak izango direla diote. ajangiztarrok.


Ajangizeko ezker abertzaleak jakinarazi nahi dau udal hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukala Hainbat lagun elkartu giñen barikuen Ajangizen, ezker abertzalearen deialdiari erantzunez. Herriko etorkizuneko erronketan parte hartu nahi dogula esateko egin genun agerraldia, hain justu, maiatzean izango diren Udal Hauteskundeetan parte hartuko dogula jakinarazteko. Ajangizeko herritarrentzat bi zentzutan dira garrantzitsuak hauteskunde honeek. Alde batetik, Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki nahi dogula adierazten dogu. Bide horretan, herriaren argazki «ahalik eta err...



D. Lauzirika » Atzo goizean Ajangizko Maier enpresako hainbat langilek Iñaki De Juana Chaos euskal preso politikoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten enpresa aurrean. Guztira 70 bat langile izan ziren Iñaki De Juana askatu! Heriotz zigorrik ez! lelopean egindako mobilizazioan. Langileek deitu eta babestutako elkarretaratze hori 12:00etan hasi eta 12:10ean bukatu zen. Elkarretaratzearen ondoren, beharginak beren lanpostuetara itzuli ziren. danel lauzirika


Ajangiztarrok

ajangiztarrok 1456130609821 Ajangiztarrok | 2003-04-03 00:00

Ajangiztarrok Espainiako alderdien legea onartu ondoren Ajangizen sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz. Plataformak zenbat botu lortu zituen jakitea izenezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botuak zenbatuta gutxi gorabeherako kalkulua egin liteke, horrela, 2003ko hauteskundeetan 140 izan ziren botu nuluak, emandako botuen %42,94. Zenbaketako emaitzak: Ajangiz...


Azken iruzkinak