Ajangizeko Ezker Abertzalearen hauteskundeetan egoteko asmoa
Ajangizeko ezker abertzaleak jakinarazi nahi dau udal hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukala
Hainbat lagun elkartu giñen barikuen Ajangizen, ezker abertzalearen deialdiari erantzunez. Herriko etorkizuneko erronketan parte hartu nahi dogula esateko egin genun agerraldia, hain justu, maiatzean izango diren Udal Hauteskundeetan parte hartuko dogula jakinarazteko.
Ajangizeko herritarrentzat bi zentzutan dira garrantzitsuak hauteskunde honeek. Alde batetik, Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki nahi dogula adierazten dogu. Bide horretan, herriaren argazki «ahalik eta errealena» jasota, herriaren diagnostikoa egin dogu , eta hori eskuetan hartuta, herri programa lantzen gabiz orain.
Bestetik, «prozesua bultzatzeko indarrak biltzeko» erabili nahi dogu hauteskundeetara begira egiten ari garen indar batuketa. Euskal Herrian «etorkizuna libreki erabaki nahi daben» gehiengo bat badala pentsatzen dogu. Duela ia urte bete abiatu zan prozesuak «zutik» jarraitzen dabela uste dogu, baina, alde guztiek «konpromisoak berretsi» behar dabiezela erizten dogu, prozesuak bide onetik egingo badau behintzat.
Aipamen berezia egin gura dogu Ajangizeko herriak lau urtetan zehar jasan behar izan daben apartheid politikoaz. Honelako politika egoerak gainditu beharrezkotzat ikusten doguz herritarren berbea eta parte hartzea bermatzeko.
Ajangiz, 2007ko martxoak 2
Iruzkinak
Utzi iruzkina: