Ajangizeko ezker abertzaleak jakinarazi nahi dau udal hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukala Hainbat lagun elkartu giñen barikuen Ajangizen, ezker abertzalearen deialdiari erantzunez. Herriko etorkizuneko erronketan parte hartu nahi dogula esateko egin genun agerraldia, hain justu, maiatzean izango diren Udal Hauteskundeetan parte hartuko dogula jakinarazteko. Ajangizeko herritarrentzat bi zentzutan dira garrantzitsuak hauteskunde honeek. Alde batetik, Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki nahi dogula adierazten dogu. Bide horretan, herriaren argazki «ahalik eta err...