Ezker abertzalea herri programa lantzen ari da

Ezker abertzalea herri programa lantzen ari da Ajangiztarrok | 2007-03-06 00:00

D. Lauzirika » Berriki, Ajangizko ezker abertzaleak Udal hauteskundeetan egoteko asmoa duela jakinarazi du agerraldi baten bitartez. Ajangiztarrok plataformako kideek herriaren diagnostikoa egin dute berriki, eta ondorio horietan oinarrituz maiatzeko hauteskundeetarako herri programa lantzen hasi dira. «Ajangiz ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik eraiki» gura dutela adierazi dute, eta hauteskundeak garrantzitsuak izango direla diote. ajangiztarrok.


Utzi iruzkina: