$GA€

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-06-07 08:10
2

Badirudi herri xumeari dirua lapurtzeko eta aberatsak are aberatsagoak izateko metodoak ez dutela sabairik. Beti dirua nondik lapurtu zain daude eta fisurarik txikienetatik sartuko dira erabat sosik barik utzi arte. Laister gure etxeetan lasai-lasai telebista ikusteagatik ere "eskubideak" ordaindu beharko dizkiogu SGAE deitutako lapur talde honi. Badirudi orain, tabernak, dendak etab. telebista edo musika euren lokaletan izategatik lapur-talde hauei dirua eman beharko diotela. Baina zergatik ordaindu behar dugu tipu hauei iragarkiak telebistan ikusteagatik? Zergatik ordaindu gure dendan, erosi dugun (zergak barne) musika jartzeagatik? Ez dut uste inor El Corte Inglesera joango denik grabadora batekin bozboragailuetatik Shakiraren azkeneko abestia grabatzeko! Mesedez, ados nago artistek euren lanengatik kobratzeko eskubidea dutela, baina ez lan beragatik behin eta berriz. Imajinatzen al duzue txikle bat erosten duzuela eta haginka egiten duzuen bakoitzeko berriz ordaindu behar duzula? Gazteleraz esango nukeen bezala "ni pa'tras!".



Albistearen iturria:  EiTB24

SGAEk 20 milioi euro irabazi ditu EAEn, autore-eskubideak direla eta

2006/06/07

Hazkuntza, oro har, zuzeneko emanaldiengatik ordaindutako eskubideek izan duten gorakada garrantzitsuari (%31,21) egotzi diote.

SGAEk Euskadin duen ordezkaritzak 20 milioi euro baino gehiago eskuratu zituen 2005ean autore-eskubideak direla medio, atzo Bilbon aurkeztu zuten balantzearen arabera. 2004an 19 milioi euro bildu zituzten, iaz baino %6,5 gutxiago.

Zuzeneko kontzertuengatik lortutako eskubideek izandako gorakada garrantzitsuari (%31,21) egotzi diote, ora har, hazkuntza. Batez ere, U2 taldeak Donostian eskaini zuen emanaldia ekarri dizkie diru-sarrerak.

Arte eszenikoen eta musika klasikoaren sektoreek, bestalde, %0,88ko eta %7,66ko irabaziak eragin zizkien, hurrenez hurren, balantzean agertzen denaren arabera.

Grabatutako musika tabernetan, jatetxetan eta komertzioetan erabiltzeagatik diru-sarrera garrantzitsuak izan dituzte. Izan ere, 2004ko urtearekin alderatuta, %10,7ko hazkuntza izan zuten iaz. EAEn 15.000 dira SGAEri grabatutako musika erabiltzeagatik ordaintzen dioten taberna eta komertzioak.

Gainera, SGAEko arduradunen esanetan, une honetan 300 lokalen kontrako jardunbideak dituzte irekita, musika jartzeagatik edo telebista izateagatik eskubideak ordaintzen ez dituztelako. Honek %2ko diru-sarrerak suposatzen die.

Joan den urtean, 202 egile berrik eman zuten izena Euskadiko SGAEn. Orotara, 3.250 bazkide dira eta 2.428 lan ekoiztu zituzten, horietako 1.500ek irabaziak izan zituztelarik autore-eskubideak tarteko.


Galtxagorris

Galtxagorris 2006-06-10 11:21 #1

<p>...somos unos enanitos que no pudimos escribirte en tu flog porque estaba saturado de comentarios... vaya caca que solo permitan un maximo de diez... pero bueno...solo decirte que aunque no entendemos nada te queremos mucho... jiji</p>

Iker

Iker 2006-12-12 00:18 #2

Norbait konturatu al da Euskal Herriko musika talde antikapitalistenak, sozialistak etab. SGAEn daudela? Suposatzen dut arrazoien bat izango duela... baina zein?&nbsp; Azalpenaren zai geratuko naiz hemen. Mila esker.<br /><br />Iker <br />


Utzi iruzkina: