TRAFIKOKO FUNTZIONARIO PUTAK
Gaur goizean jaiki, dutxatu, jantzi eta gosaldu ostean gauza bat falta zitzaidan egiteko etxetik irten aurretik: kaka. Eusko Jaurlaritzaren gainean kaka egin nahi izan dut, izan ere, amorrua ematen dit Eusko Jaurlaritzaren inkonpetentziak. Urteroko gauza izaten da elurteak hasten direnean Eusko Jaurlaritzak trafikoaren berri emateko duen web orriak funtzionatzeari uzten diola. Duela bi urte, iaz, aurten… Zer dela eta ez du inoiz funtzionatzen web orri puta horrek? Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu nahian arituko da gezurrak esan eta esan, hala nola, web orriaren saturazioak eragiten duela blokeo egoera hori. Abuztu amaieran ere saturazio ikaragarria izaten du A-8 autopistak, baina Trafikok jarritako radar putak ez dira inoiz blokeatzen! Argazkiak atera eta atera, autopista foto-matoi erraldoi eta garestia bihurtuz. Arrazoia? Radar diru biltzaile puta horiek dirua besterik ez diotela ematen Eusko Jaurlaritzari eta web orri horrek, berriz, gastua eta burukomina bakarrik.
Zertan dabiltza orain Trafikoko funtzionario putak? Musean arituko dira agian, izan ere, badira bi ordu web orria “cannot be displayed” dagoenetik. Niri ez dit axola jendea lanik egin gabe bizitzea, baina ez zait gustatzen guk ordaindutako soldata dutenek lanik ez egitea. Eusko Jaurlaritzak gizartearen mesedetan jardun behar du eta guri kentzen digun diruaren zati batekin zerbitzu baliagarriak eskaini gizarteari. Trafikok web orri puta horretan alferrik gastatzen diruarekin agian, janari eta aterperik ez dutenentzat bokadilo batzuk erosi eta aterpe bat eraiki dezake agian. Nik nahiago dut gure dirua horretan gastatuko balu Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, gauzek horrela jarraitzen badute Trafikoko langile-alfer horietako bat izan nahi dut; lanik egin gabe soldata ederra irabazi nahi dut.
Trafikoari buruzko informazio jaso nahi duenak, beraz, hedabideak erabili beharko ditu errepideen egoera zein den jakiteko. Eta zuen seme-alabek txikitan futbolista, astronauta edo mediku izan nahi dizuetela esaten dizuetenean, esan hobe dela Trafikoko (edo Eusko Jaurlaritzako) funtzioari izatea.
Iruzkinak
txomin_hood 2007-01-25 11:51 #1
<p>ulertzen diat hire indignazioa, Pol. Ni ere hemen nagok, Donostin, erdi aislatuta, aber noiz erabakitzen duen Huheziko potroaundiek klaserik badagon edo ez atsaldean. Nik gauza bat bakarrik diot: klasek suspenditzen ez baditue ta Eskora jun behar badet presentazio zikin hori egitea, ez dakit nola ibiliko naizen kotxekin juteko. Badakik, Pol, horrera bidean istripurik izaten badiat, hartu aittonan fusila eta mendekatu adi nire partez sasi-irakasle ipurdigizen horien zitalkeriagatik!</p>
<p>PD: hitzein behar diau kamaran asuntoan ingurun. Aber komo nos lo montamos kon este cirio de tiempo!!!</p>
indezent 2007-01-25 12:10 #2
Bueno txabales, baretu. Klaseak ofizialki bertan behaera geratu dira; informazio gehiagorako sartu <a href="http://www.huhezi.edu/htm/home/home_frame_e.htm">huhezi.edu</a> webean
Pol Emika 2007-01-25 16:34 #3
Bai gaurkoak suspenditu dira, baina bihar? Goizeko seietan bialduko omen digute e-maila. Ordu ederra, ezta? Horrek erakusten digu nolako den super-unibertsitate horren ganora.
indezent 2007-01-30 11:17 #4
Ze hostia? Nun zeok ni ez aspertzeko jarri beharon testu hoi?!
Pol Emika 2007-01-30 11:21 #5
Barkatu, baina lo artu nuen eta ezin idatzi jaja. Ea gaur atsaldean argitaratzeko beta-gogorik dudan.
Utzi iruzkina: