Kategoria: funtzionario
Gaur goizean jaiki, dutxatu, jantzi eta gosaldu ostean gauza bat falta zitzaidan egiteko etxetik irten aurretik: kaka. Eusko Jaurlaritzaren gainean kaka egin nahi izan dut, izan ere, amorrua ematen dit Eusko Jaurlaritzaren inkonpetentziak. Urteroko gauza izaten da elurteak hasten direnean Eusko Jaurlaritzak trafikoaren berri emateko duen web orriak funtzionatzeari uzten diola. Duela bi urte, iaz, aurten… Zer dela eta ez du inoiz funtzionatzen web orri puta horrek? Eusko Jaurlaritzak eskuak garbitu nahian arituko da gezurrak esan eta esan, hala nola, web orriaren saturazioak eragiten ...