Karakateko igoeran ostian Alkortakua tokatzen da, eta aurten eskiatziari muzin in diot bi proba hauek pasatu arte.Zapatuan Alkortan izan ginan, beraz. Sugarrekin pikia naukan Alkortarako. Ni oindio sasoi puntua hartu gabe, eta txino berriz gainbeheran omen.Asteazkenian jun ginan Alkortara. Denboraripe nabil, eta asteko entreno bakarra izan zan. sentsaziuak nahiko onak izan ziran oindiok sasoi betian ez egoteko, karakatek ere lagunduko zidan horretan zalantzaripe.Nere prestakuntzan lasterketek garrantzi handixa eukitzen dabe. Kontziente naiz nik ez dotela nere dana ematen dorsala jart...
Urtero itxeko ta itxeko, ta azkenian ausartu naiz. Eskiatzera jutiari muzin in eta hor agertu nintzan zapatu goizian Elgoibarko plazan!Edu, Ibon eta Nereakin hasi nintzan berotzen, eta berriz plazara bajau ordurako makina bat lagun zaozen bertan.Karakaten askotan in izan doten bezela, oin dala gutxienez bost bat urte pagarixan behera bajatzen hasi nintzan inungo biderik jarraitxube, eta halako batian pista diagonal batera allau nintzan, oso pista politxa eta inklinazio handikua.Arrazkeroz urtian pare batetan iritsi izan naiz pista horretara arte, eta beti pentsatzen naban hortik karak...
Aurrekoan nioen iragarkien ondoren etorriko nintzela. Iragarki luzetxoak izan dia, baina telebista horrelakoa da, kar kar kar.Eta gure bidaiakin segitxuaz, Montsegurretik Fontestorbesera jun ginan. Hemen haitzulo batetik erreka xelebre bat urtetzen da, lantzian behin igoerak eukitzen ditxuan erreka bat. Zientziak, baina, aurkitxua dio esanahixa.De 2010 urriaHemen denbora asko ez genduan in eta zuzenian Rennes Le Chateau herrira jun ginan. El codigo davincin agertu zanetik herri hau ezagunago egin dan arren, bere fama azken mendetik omen datorkio gutxi gora behera.Honen inguruan informazi...
Aurreko sarreran esanda bezela, Tarasconetik Kataroen herrialdea bezela ezaguna den ingurura jun ginan, kataroen azken erresistentzia puntua izan zen Montsegurrera.Ilunabarrean iritsi ginan eta inguruan lehenengo bueltatxoa itxeko aprobetxatu genduanDe 2010 urriaGabeko infusioarekin hasi zitzaigun Justo elizaren inguruko konspirazio teoriekin. Polita izan zen, konspirazio teoria batzuk entzunak nituen, baina beste asko berriak ziren, eta eskuan zeukan testu batean, konspirazio teoria guztien konspirazio teoria aurkeztu zigun, IKARAGARRIA!Izenburuan esan dudan bezela, hori guztia baiezt...
Aurreko urtian ere La Vezere ibaixan baztarretan ibili ginan aztarna bila: Lascaux, Rouffignac, Font de gaume, Combarelles, Abri pataud, La Madeleine eta abar izeneko lekuak, koba eta abri edo babeslekuak bistatu genituen, eta aurtenguan pirinio ingurura jutia erabaki genduan bertan daozen kobazulo batzuk ikustera; ez espereologo bezela, baizik eta berriz ere kultureta bezela, kar kar kar Horrela ba, furgona hartu eta hiru lagun jun ginan, Justo, Unai eta hirurok pirinio aldera, baina aitxatuta bezela, oinguan mendirako plana barik beste pretensio batzukin. Atxikituriko mapan ikusi...
Oin horretaz guaz, "de kulturetas" kar kar kar.Egia esan aurreko astebukaera intensoa izan zan zentzu honetan. Azken publikaziuan sartu naban bezela, Arnon akanpada in genduan. Oin dala pare bat urte hasi genduan Muskurutxun ARNIZKAR: ARNo IZarraitz KARakate BIZIRIK taldian ekintzak. Asmua urtez urte ARNIZKAR osatzen daban ingurua gehixo ezagutzia da, bizirik dagola, alegia. Horretarako herri bakoitzan inguruan dauden talde eta banakako batzun esperientziak hartu eta interesa daukagunon artian zabaltzia da. Horrela euki ditxugu biologo eta naturzale ezberdinak, talde ekologista eta ...
Zubi eta Anexi entzun nien behin astegun buruzuri batian Aizkorritik zuzenian etorri zirala lanera, eta nola ez, kriston inbidixia sartu jatan. Ordutik naukan buruan gaba bat aizkorrin pasatzeko plana. Egixa esan, beti juten gera urrutira, eta hemengo altxorrak ez ditxugu aprobetxatzen. Horrela ba, barixaku arratsalde batian traste guztixak hartu eta aizkorriko puntara jun ginan petroleretatik.De 2010 Irailaparkinian bertan gazte kuadrilla bat ikusi genduan gure ondoren goruntz abantatzen, baina ez genien galdetu ia eurak ere aizkorriko kasetara zatozen. Kasetara allau, trastiak laga...
Dolomitetako rodajiarekin ezin etxian egon. Benetan sasoi puntua non zakagun jakin nahirik bota genduan Iraileko lehenengo astebukaerarako plana: Midi eta Balaitous astebukaera berian!!Trastiak hartu eta oporren ondorengo lehenengo lan astian ondoren abantatu ginan piriniotara, Portaletera zehazki.Goizian jaiki eta midiruntz. Mendi politxa da midi, magikua!De 2010 IrailaBaina magikua izatiaz gain, famaua ere bada. Gure ustetan goizo jaiki arren, makina bat jende zauan gure aurretik ixotzen. Arin ibili ginan, eta tximinixak behintzat nahiko bakarrik in genitxun.Egun mundiala urten jak...
Oporren ostian, halako batian iritsi ginan Sanbartolo jaixetara! Betiko lez, jaixetan parranda eta lana uztartzen ditxugu, eta hortik urte guztixan ekintzak itxeko dirutxo bat atara (oinguan, hurrengo egunetan aditzera emango dogun bezela, abobauetan laga dogu dirutza bat, udalak Lerun txikiko poligonuan legia betetzen ez dabala iruditxu jakulako. ikusikou zer pasatzen dan).Txiki eguna jai hartu naban. Ez naiz inoiz izan txiki zalia, eta horretaz baliatuz, plan alternatibo bat in genduan. Gabeko 22:00ak aldian Txoznetan bokata bat jan ondoren urten ginan urteko ilargi beteko aktibid...
Eskerrik asko Piru, eskeini zeniguten irteera bikainagaitxik.