Berriz ere bueltan
Egun batzutan ordenagailua izurratuta eduki nabala eta, ritmoa galdu eta
oportxo batzuk hartu ditxut blogetik aparte. Ez ezer pertsonala bezela
hartu, mesedez, oporrak nahiko orokorrak izan diaz eta. Alpeetatik
bueltatu ginanetik ez naiz ez eskiatzen ez eta piriniotan ere egon,
gorputzak deskantzua eskatzen zidan eta, baina zuen zoritxarrerako,
bueltan naiz berriz!
Neguko denboraldixa finikitatu nahixan etorri
naiz gainera. Onezkero argi dago denboraldi honi dagokionez eskiak ez
ditudala berriz jantziko (urte batzutan ekainian ere eskiatzen ibili
naizen arren)
Halere, ez larritu Piru, udako solstizio edo sanjuanen
ondoren eguna berriz ere mozten hasten dok, negua ate joka dagoen
seinale, eutsi goixari, laister da ta negua bueltan!
Horrela ba, neguari errepasu bat itxeko momentua da.
Aurten
aurredenboraldixan Larizek jarri zizkidan entrenamendueri inoiz baino
kasu gehixo in niolakuan nago, nahiko disziplinaturik ibili nintzan
entrenatzen ahal izan naban bitxartian, eta hori emaitzetan ikusi da.
Halere lanagatik denboraldixa onenian moztu bihar izan naban altitoyan
ondoren, eta ez dot sasoi betian egoteko sentsaziorik euki. Ez da
harroputz izatiarren, emaitzak ez diralako hobeezinak izan, baina
oindiok tuerka buelta erdi gehixo estutu ahal nabala pentsatzen nago.
Aurredenboraldixan Larizen lehenengo gomendixua zera izan zan. Piru, aurten la dieta del kukurutxo in biok!
Koño, ni pozik, hori ezagutzen najuan eta, komer poko y follar mucho?
Ez,
piru, ez, komer poko y entrenar mutxo!!! Eta hor ibili naiz, gehixen
bat karakaten gora eta behera eta aittola aldera rollerretan. Hemen argi
dago entrenatu gabe ez dagola ezer!
Halere, beti onena eskiatzia
izaten da. Abendutik aurrera, 48 egun eskiatu ditut aurten (aurreko
urtetan azarotik ekainera 65 inguru izaten ziren) desnibel positiboa
65.000m (aurreko urtetan 70.000 inguru) 772km eskien gainean 215
ordutan.
Zifrak bere osotasunian ez dira oso handiak, baina kontutan
hartzen otsailetik martxora bitartean apenas entrenatu eta eskiatu egin
dudala, eta aurten mendian zertxobait gehiago ibili naizela, pistetan
serieak itxen baino, pozik nago egindakoarekin.
Lasterketen emaitzak onak izan dira. Gavarnieko munduko kopan lehen euskalduna izan nintzen, Altitoyen
EHko podimuean sartu ginen, eta Pirinio osoko lehenengo 20en artean.
Luchonen hasi zen neretzat gainbehera, eta hortik burua altsa ezinda
ibili naiz. Entrenatzeko denborarik ez, lesioak,... ondorioa zera izan
da: estressa. Aurreko urtean pierra egin genuenean Leok eta bixok esaten
genduan bezela, ai, gu ere suhiltzaileak, irakasleak edo turnotako
langileak bagina! baina bizitza kirola baino gehiago, askoz gehiago
denez, dena konpentsatzen da azkenian!
Berragerpena Errexilen
egin genuen, larizek sekula barkatuko ez didan errexilen! Pentsa,
otsailetik kasik entrenatu gabe, lasterketarik egin gabe, txipa zeharo
aldatuta, eta lariz bitartean matxakatu eta matxakatu kriston sasoiakin!
bikotez aldatzeko esan nion, baina ezetz, hasta la muerte, Zapatuan
nerekin egingo zuela.
horrelaxe jun ginen, bera tiraka eta ni atzetik
txistua jotzen, halere horregatik ez nioen ez didala inoiz barkatuko,
domekakoarengatik baizik!
Kronoigoera zan, eta nik arazoekin zebilen
tovarri eskia utzi nion berak zerbait egin ahal zuelako, ze nik ez
neukan ezer egiteko aukerarik, edo hala usten nuen behintzat! baina gero
ikusi nuenez, postu txukun bat egitea nahikoa izango nuen regileko
sailkapen orokorrean posizio asko aurreratzeko (larizen lan onari
esker), baina ez hori bakarrik, euskadiko kopan ere oso oso postu ona
egingo nuke. Halere, larizek sekula sekulorum adarra joko didan arren,
elegantziak ere zerbait balixoko dau, ala?
Lasterketen denboraldixa Mezzalamakin bukatu
genduan. Bukatziakin nahikua zaukagun, eta horrelaxe in genduan,
bukatu. Izenematietan ez dabe mugarik jartzen, eta demaseko ataskuak
sortzen dira Kastorreko aristan, baina kortiak oso zorrotzak dira eta
galdutako denbora ez da barkatzen! 1200 lagunetatik 700inguruk bukatu
genduan lasterketa, hor kontuak.
Eta lasterketak albo batera lagata,
aurtengo denboraldixa nahiko politxa izan dalakuan nago. Pistetan gora
eta behera entrenatzen ibili biharrian, aurten, mendixan gehixo
ibiltzeko gogua naukan eta horrela ibili gera ahal izan dan bitxartian.
Urteko arrakastarik handixena, zalantzarik gabe Morkaikokin egin genduan irteera izan zan.
Halere, betiko penakin bukatu dot, izotzik batere ez dogula in.
Edozein kasutan, alpeetako egonaldixak eman dio adrenalina toke hori, nahiz eta nahiko motxa izan dan aukeran.
Eta
neguaz despeditzeko, txapa honen ondorengo sari bezela, Mezzalaman
aurreko bidixo honekin utziko zaitxuet. Umoria ez dedila falta!
http://www.youtube.com/watch?v=jo8kNXhQWHc
Iruzkinak
Morkaiko 2011-06-10 00:05 #1
Eskerrik asko Piru, eskeini zeniguten irteera bikainagaitxik.<br />
Utzi iruzkina: