Kultureta IV: Txaparen bukaera

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-11-09 23:10

Aurrekoan nioen iragarkien ondoren etorriko nintzela. Iragarki luzetxoak izan dia, baina telebista horrelakoa da, kar kar kar.
Eta gure bidaiakin segitxuaz, Montsegurretik Fontestorbesera jun ginan. Hemen haitzulo batetik erreka xelebre bat urtetzen da, lantzian behin igoerak eukitzen ditxuan erreka bat. Zientziak, baina, aurkitxua dio esanahixa.

De 2010 urria
Hemen denbora asko ez genduan in eta zuzenian Rennes Le Chateau herrira jun ginan. El codigo davincin agertu zanetik herri hau ezagunago egin dan arren, bere fama azken mendetik omen datorkio gutxi gora behera.
Honen inguruan informazioa badago atxikitutako loturetan, baina laburpentxo bat egingo dizuet:
1885ean Rennes Le Chateaura Berenger Sauniere izeneko parroko bat iritsi zan. Herri txikixa, haseran kongregaziokoen eta beste batzun laguntzari esker biziraun omen zuen, jatekoa ere eman behar izan ziotelarik aurrera egiteko.
Derrepentian garai hartako Frantziako eta Europako aristokraziarekin erlazionatzen hasi zan, eta eliza berri bat eraiki zaban, herrixa urbanizatu, eta elizatik gertu bere bizitokia, jardinak eta Magdala torrea (Maria Magdalenari dedikatutakoa) eraiki zitxuan.

Baina nundik atara zaban horretarako dirua?
Urte asko "aparretan" pasa ostian, bere bizitzako azken uniak alkoholari emanda eta noraezian bukatu omen zabala diote. Bere azken egunetan oliadura edo "extremauncion" ematera joan zan apaizak, bere azken konfesioa entzutean ez omen zion oliadura eman eta orduan, inpernura jungo zan?
Frantsesek ohikua daukatenez, honen inguruko detalle guztixak bertan aurkitxu leikez, egun museo bihurtuta dauan eliza onduan daguan bere etxe izandakuan.
Halere, museora sartu biharrik ez dago han zerbait arrarua dagola somatzeko, izan ere eliza kanpuan atariko arkuan zera irakurri leike:
"Terribilis est locus iste": Leku hau beldurgarria da

De 2010 urria


Diotenez, altarea mobitzian zerbait aurkitxu zaban. Zerbait oso baliotsua, kolpetik europako burgesia guztiarekin ibiltzeko eta suposatzen da elizak dirutza bat ordaintzeko. Eta hor hasten dira konspirazio teoriak!Eliza atarian Asmodeo
De 2010 urria

Enaiz hasiko teoriok kontatzen, baina motzian garrantzitsuenak botatzeko, Saunieren bizitza zerk aldatu zuen ezin jakin, baina berak pistak utzi omen zituela diote.

Pergamino bat testu batekin, eliza barruan Jesus gurutzeratzearen pasarteak. Pasarte batean eskoziar bat ageri da jendartean. Masoiak eta ezkutuko tradizioetaz ari ote da? Azken pasartean Jesusen hilotza hilobitik nola ateratzen duten ikusten da. Jesusen berpiztea ez zela existitu esaten ari al da?

De 2010 urria

Maria Magdalenari dedikaturiko torre bat dago, emagaldu erreformatu bat izan beharrean Jesusen neskalaguna izan zela diote batzuk, eta jesus hiltzean haurdun zegoela. Bere hilotzarekin frantziako inguru honetara ekarria izan zela eta hemen jaio zela bere oinordekoa.

De 2010 urria

Bere oinordeko hau nobleziarekin nahastua izan zela, eta hortik erregeak “jainkoak aukeratuak” izan zirela diote. Gainontzekoa ez dakit, baina hau bai iruditzen jatala monarkia berrezartzeko kontu bat.

Kontuak kontu, hemendik kilometro gutxitara eraman gintuen Justok. Errebuelta batean furgona laga eta sasi artean ibili ondoren zementuzko oinarri bat ikusi genuen. Saunieren pergaminoko testuak Poussin aipatzen zuen
Poussinen kuadroa ikusten ezpada sakatu hemen



eta gu zuzen zuzenean hona! Diotenez hilobi honen oinarria da han zegoen zementu puxka.

De 2010 urria

Egunak nahikotxo eman zuen, interesgarria izan zen, baina gure denbora agortzen zixen.

Azken eguna Bugarachera juteko aprobetxatu genduan. Mendi magikoa ei da. Pareko beste mendi batetatik inguru honetaruntz Siriotarren bisitak ikusi ohi dira, baina hori jada istoria luzetxoa da.

Dana dala, inor honaino iritsi bada, eta interesatuta baldin badago, hemen Justok zeukan testua.

De 2010 urria


Guk biharramunian Bugarach mendi magikua in genduan, ozta ozta handik mediterraneua ikusi eta kantaurira bueltatu ginan.

De 2010 urria

Bidian urria zalako itxitxa egon arren, Mas D'Azil koban sarreraraino jun ginan. Bokadillo edar bat jan eta etxera buelta

De 2010 urria

Bidaia interesgarrixa, bai jauna.

Ta hurrenguan zer? Igual Agotiak nundik ibili ziran ikustera jungo gera, ze teoria batzuk diuenez...

ero igual koba batzuk (Iparraldera, cantabria aldera...) edo igual …

Ez, negua jada hasi da, eta seguruenik hurrengo eskiatzera jungo gerala. San Anton eguna elgoibarren aproposa izaten da horretarako... baina... utzidazu pentsatzen, Urtarrilak 17? Sagar urdinen enigma egun horretan gauzatuko da Rennes-le-chateauko eliza “madarikatuan” Saunierek atakia izan zabanian


Utzi iruzkina: