Ikusi Mendizaleak

Mendizale baten nondik norakoak

Ospakizunak

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-07-21 23:05

Javiren txapela ez da gutxiagorako izan!De 2011 UztailaHitzak soberan daudeDe 2011 Uztailaeta bide batez lagun zaharrak ere tartean. Ultrabeñat topera jartzen hasi ei da berrizDe 2011 UztailaNik ere esan beharra daukat Blogaren oihartzuna Javiri zor diodala, pare bat urte idazten jardun ostean oraintxe egin delako ezaguna nere bloga.Negua bukatu zenetik elkartzeko plana geneukan, baina ez genuen horretarako astirik ateratzen. Azkenean, Javiren txapela aitzaki, afari bat egin dugu. De 2011 UztailaJaviren kontuak entzun eta bide batez, neguko bidixo batzuk ikusi... hori berotua!!!De 2011...


IKARAGARRIA!!!Oraindik sinestu ezinda nago, Javik irabazi du aurtengo ehun milak!!!!ZORIONAK JAVIIIII!!!! OEOEOEOEBideoak ondo ikusten ez badira Youtube-Pirukeriak bilatu, edo http://pirukeriak.blogspot.com/ -era joan<iframe width="480" height="390" src="http://www.youtube.com/embed/hyasREmiRJc" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>Atzo Azkarateko gainian, Elgoibartarrok probari ongietorrixa eman ginonian 8. pasatu zan Javi bertatik. Aurten on-line ikusteko aukera zauan Ehun milaken webaren bitartez eta gabian zihar denborak jarraitzen ibili ginan. Gaba aurrera zixela, Azp...


San juanak pasa ostian, negua ate joka daukagunez, bideo freskagarri bat ekarri nahi izan dizuet hona giroa hozten joateko. Lasterketa bat da, baina ez da ohituta gauden lasterketa tipoa.Lasterketa hau ez da guk normalean egiten dugu tipokoa, hau da, ez da igo eta jeitsi nork denbora gutxienean egin. Hau Free Ride proba bat da.Baina ez da ezta ere Free Ride proba arrunt bat, non igogailu mekanikoak erabiltzen diren igoeraren zati handi batean, edota kasurik basatienean helikopteroa. Kick the Vick izeneko proba honen berezitasuna norberaren esfortzuz baina presarik gabe igotzen dela...


Nahaste borraste ondoren, berriz ere dortsalik jarriko ez nabala esan arren, sufritxuko ez nabanik ez naban esan, eta konturatu ordurako beste enbajada batian sartuta nauan.Aspaldi, Javik komentatu zidan ehunmilak egitera animatuko zala. Esan nion animatzen bazan, egunen batian entrenamendu moduan biharretik urtendakuan Elgoibartik Gasteizera jungo ginala. Total, bera apuntatu zala, eta lasterketa bi aste barru danez, aste honetan jutia besterik ez jakun geratzen.Javikin plana erdi eginda neukan, Oñatira furgonan jungo nintzan, furgonan jatekua laga eta handik bizikletan bueltatuko...


Blogian alperkeriak jota egon arren, ari gera zeozertan. Arratsalde pasa karakate aldetik galtzen naiz sarri, ahal danetan upaigoitxiko potzutik pasatuaz (depaso gonbita pasatzen dot, garbiketa bat eman bihar diogu laister, interesa daukanak eupara bat bota). Horrez gain, aurten errepideko bizikletakin ere banabil. Surfian ere hasitxa gaoz, eta gero eta gustoruo gainera. Urpera aurten oindiok ez, ia noiz estrenatzen naizen.Halere, aurten ezberdintasunen artian ekintza bat euki dogu, Saturixoko arroil jeitsiera. Eibarko KDk antolatu zabala abixatu zidan ur2k eta haraxe jun ginan.http...


Egun batzutan ordenagailua izurratuta eduki nabala eta, ritmoa galdu eta oportxo batzuk hartu ditxut blogetik aparte. Ez ezer pertsonala bezela hartu, mesedez, oporrak nahiko orokorrak izan diaz eta. Alpeetatik bueltatu ginanetik ez naiz ez eskiatzen ez eta piriniotan ere egon, gorputzak deskantzua eskatzen zidan eta, baina zuen zoritxarrerako, bueltan naiz berriz!Neguko denboraldixa finikitatu nahixan etorri naiz gainera. Onezkero argi dago denboraldi honi dagokionez eskiak ez ditudala berriz jantziko (urte batzutan ekainian ere eskiatzen ibili naizen arren)Halere, ez larritu Piru,...


Egitekoak ginen Spaghetti tour delakoan, azken aterpetxea, Monte Rosa Hutte zen. Eguraldiak hobera egingo zuela esperota, azken honetako erreserba ez genduan ezeztatu, beraz, Bishorn-etik jeitsi, anpollak garbitu eta Zinal bailaratik Zermatteko bailarara pasatu ginen furgonetetan.Tasch-en dagoen kanpin batera joan ginen, eta bide batez bizarra moztu, kantzontzilloak despegatzen saiatu, dutxatxoa hartu eta horrek gauzok egin genituen.Hurrengo eguna erdi deskantzoko eguna zan, Monte Rosa Huttera igo besterik ez genuen egin behar. Behean elur gutxi zegoenez Gornergrat-era igotzen den fu...


Gure aste santuko bidaiakin segitzeko, eta bide batez aklimatazioarekin, 4000mtako tontor bat egiteko momentua iritsi zan.Aurreko egunetan 2.200 eta 1.800mtako desnibelak egin bagenituen hurrenez hurren, oraingoan demaseko astakeria prestatu genduan; Furgonetatik, 1600mtatik urten eta 4.150mtaraino igo bihar ginan, hau da, 2.550mko desnibela eta 4000mtaraino iristen! De 2011 Aste santuaHori gutxi balitz, lehenengo ia 900mak eskiekin bizkarrean egin behar izan genituen elur faltagatik!!! 700bat metroko porteoa espero genuen, baina 900 gehitxo izan zen!Eguraldia ez zen santu santua (ho...


Hurrengo egunetan Spaghetti tour egitekotan ginen, Suitzako Zermattetik mendian sartu eta Italiako mugan aterpetxez aterpetxe egiten den itzuli bat da, horregatik deitzen diote Spaghetti tour, Suitzarrak pasta jatera pasatzen direlako. Tartean 4000mtako tontorrak egiten dira, eta 4000ko horien artean, Mezzalaman pasatu behar genituen Castore eta Liskamm ere egin daitezke.Tamalez, presio bajuak zeuden eta ondorioz eguraldi ezegonkorra, eta bi egunetako aterpetxeak ezeztatu eta Gorkak prest zeuzkan B,C eta D planak ere.Hurrengo egunean Italiako mugatik urrundu eta Laussane aldera dagoe...


Ikusiko zenuten bezela, Mezzalama lasterketa egiteko izena eman genuen, hartu gintuzten, eta beraz, prestatu beharra zegoen.Mezzalama, aurten arte zeuden Mendi eskiko hiru lasterketa handienetako bat da. Zirkuitu hau aurten zabaldu egin da bost lasterketatara, La grande course osatu dutelarik.Mezzalamaren zifrak ikusiz gero ez da beste munduko lasterketa bat, 42 km inguru eta 3000mko desnibel positiboa, eta 3500m inguruko desnibel negatiboa dauka. Zifra hauekin, adibidez, Pierrako etapa luzeena baino zertxobait luzeagoa dela pentsa liteke.Halere, bost lasterketa garrantzitsuenen artean...