Elgoibar-Araia

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-07-04 23:59

Nahaste borraste ondoren, berriz ere dortsalik jarriko ez nabala esan arren, sufritxuko ez nabanik ez naban esan, eta konturatu ordurako beste enbajada batian sartuta nauan.
Aspaldi, Javik komentatu zidan ehunmilak egitera animatuko zala. Esan nion animatzen bazan, egunen batian entrenamendu moduan biharretik urtendakuan Elgoibartik Gasteizera jungo ginala. Total, bera apuntatu zala, eta lasterketa bi aste barru danez, aste honetan jutia besterik ez jakun geratzen.
Javikin plana erdi eginda neukan, Oñatira furgonan jungo nintzan, furgonan jatekua laga eta handik bizikletan bueltatuko nintzan etxera. Oñati erdiko puntua izanda, horniduraz gain, erretiratzeko asmua eukiz gero eskape moduan laga naban furgona.
Javik gauza bera egingo zaban. Ez zekien Elgean edo Araian, furgona laga eta bizikletan bueltatuko zan Gasteizera.
Beste zoro hauetako bat da edu. Berari ere abixua pasatu nion. Izan ere, KALABERA HIRUKOTEA 100milak taldeka egiteko asmotan dira eta azken entrenoak egitea tokatzen zan.
Bestiek lana zeukatela, eta hirurok urten ginan barixakuan 15:30 aldera maalatik
(Argazkixak ikusteko Eduren blogian sartu post honetan)

Ez nauan beste bixen mailan, eta hori gutxi balitz, bero tokatu jakun, eta izerditu eta izerditu hasi nintzan. Pisu asko ez genduan inork eraman nahi, eta bideko iturri guztixetan ura betetzen gindoazen ur botellinetara.
Karakate-Atxolin-Hirukurutzeta-Gorla-Deskarga... inguru ezagunak eta baitxa itxurrixak ere, baina hemendik eta Udanara arte ez genduan iturririk ezagutzen, eta ni deshidratatuta iritsi nintzan udanara.
Hasera batian oñatira bajatzeko plana euki arren, Eduk Urbixako aterpetxera deitxu zaban, eta afaria enkargatu, zenbat hobeto!
Beraz udanan tontakeri gutxi, prejitzen zaozen arraultza parian usaina zetorrenez, gogor ekin genion igoerari. Urbixan 42km200mtan geunden, maratoi bat eginda ilunak harrapatu gintuenian (7:40 irteeratik)
Entsalada eta plater konbinatua gustora jan genduan, astunegia izango zala pentsatu arren, jaiki orduko ia digestioa eginda! hura zan hura sakia!
Eta aurrera jarraitxu genduan ilunetan. Lehenengo aizkorrira bidian Eduk bere blogian dion bezela, ipurtargiz argitutako bidian gora. Ipurtargixak galzorixan daozela entzunda daukat, argiaren kutsaduragatik ezin dirala ugaldu. Aurreko aldiz Arnizkar topagune batian Arnotik behera ikusi nitxuan, baina lehenago ixa umetatik bat ikusi gabe nenguan, eta hori gabaz ere ibiltzen gerala, baina...
Ba orainguan ehundik gora zenbatu nitxuan, ze leku magiko dan urbixa!
Aizkorrirako ni plot eginda nenguan, eta San adrianerako jeitsiera luze eta gogorra in jatan. Bitxartian Javi txistua jotzen zixen! Edu ere erretz, ixixa danbolina jotzen, eta ni arrastaka baztarrak jotzen, zenbat hobeto jungo nintzan hauen soinuan dantzan!!!
San Adrian gainera, Aratzeko bide gurutzera iristian, tontorrerako bidia hartu genduan berriz. Esan bihar da kriston gaba girua zaola, hotzik ez genduan apenas pasatu, gaba epela eta izartsua zauan eta pena bat izango litzake Aratz egin gabe bueltatzia. Tontorra egin eta Zirauntza errekastotik barrena iritsi ginan Javiren furgonara goizeko 3ak pasatxo.
Ibilbidian track-a ikusteko azpiko loturan begiratu. Mundiala, egunen batian errepikatuko dot, baina hurrenguan igual bizikletaz!!!
http://connect.garmin.com/activity/embed/96268051


Utzi iruzkina: