Hotzari aurre in nahixan

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-02-14 22:53
4

Astebukaera honen inguruan ere argazki askorik ez. Horrela etortzen dira txapelketak dauzkadan astebukaerak. Zapatuan iraupen eskiko euskadiko erreleboen txapelketa jokatu zan Candanchuko pistetan. Distantzia motzegixa izan da nere gustorako. Lehen 3 lagun x10 km izaten ziran, baina aurten ez dakit zergaitik 3x5 km izan dira.

Aurten nere lehenengo iraupen eskiko txapelketa zan, eta fondoko eskixok jartzen nitxuan bigarren aldixa. Trabesiakin transferentzia handixena daukan modalidadia alterno danez, boluntario aurkeztu naban nere burua lehena urtetzeko; izan ere, lehenak alterno edo klasiko itxen dau, eta ondorengo bixek estilo librian itxeko aukera daukate eta skating edo patinatzen bizkorragua danez hau itxen da normalian.

Distantzia motzetan enaiz batere ondo moldatzen. Alterno itxen dabanak argizarixa eman bihar dabanez, lan honetan berandutu eta ondorioz batere berotube urten nintzan.

Horrelako distantzia motz batian berotube ibiltzia pekatu mortala da, eta larrutik ordaindu naban. Nere errelebua bukatu eta buelta ezin emanda tripak ziharo bueltauta txalinian hasteko zorixan egon nintzan ordulaurden inguruan. Azkenian merezi izan zaban, domina batekin bueltau baiginan etxera!!!


Argazkixan Alberto Baglieto (2.errelebua) Zigor Gartzia (3.errelebua) eta ni neu dominok hartzen.

Euskadiko erreleboetan domina by you.

Aspe Candanchu herritik.

Aspe ta zapatilla by you.


ikusi leiken bezela, astebukaera guztixan kriston girua in digu, eta elurte maila eta kalidadia oso ona izan da, argazkixan ikusi ezin leiken arren, hotza ere demasa in dau.


Gaur, domekan berriz Formigalen egon da Mendi Eskiko Espainiako txapelketa. Hara juteko plana in genduan eta Elgoibartik Leo ta Amaia, Gaizka, Roke ta Itziarren mutila (izenaz enaiz akordatzen) ta neu egon gera.

Lur jota bukatu dot eta zauan hotzakin argazki bat ataratzeko iniziatiba ere eztot euki. Gogorra in jata, atzoko palizagatik ero, giharrak ez nauzkan onenian.

Neria bai marka. Batzuri pasatzen jakue noizipeñetan egun txar bat eukitzen dabela. Nik, baina, lantzian behin egun on bat eukitzen dotela ematen dau!!!

Gutxienez entrenamendu moduan balixo izan badia...


Beste ezer ezian, Lanuzatik Foratatari ataratako argazi hau jarriko dizuet.


Lanuzako presa

Foratata ta Lanuza by you.

100_5407 by you.


oier

oier 2010-02-15 10:09 #1

Animo Piru! Danera allatzen zera eta danian dana emon nahi izaten dozu, eta normala da beti gauzak ez ateratzia nahi bezain ondo! <br />

Neu

Neu 2010-02-16 09:29 #2

Mila esker Oier. Bai, kalkuluen barruan sartzen zan hori, eta halere karrera ez naban hain txarra in, baina... beti gehixo nahi.<br />Oin edarra daukagu Pierrakin. Sufritzia tokatzen jaku, eta gainera pozak txoratzen gaude, guria bai marka!!!<br />

2011-06-15 19:34 #3

2011-06-22 23:11 #4


Utzi iruzkina: