Mont Blanc-eko itzulia egiten ari ginela, Chamonixetik pasatzean, errepide bazterrean Txabola eta Maiteren autoka ikusi genuen. Ez zaozen bertan. Chamonixen bokata bat jaten geratu ginan eta deitu genien, baina telefonoak itzalita. Oporrak bukatzen ari zitzaizkien. Tartian Maite munduko mendi maratoi txapelketako lasterketa bat korritzen egon zan. Biharramunean, Saisies, azken portua igotzen ari ginela txabolaren deia, ia non geunden. Arechesen. Bale, horra guaz! Eta zer egin genezakeen hurrengo egunian? Ba Arechesen egonez gero, Grand Monteko arista ikusgarria, pierran egiten dan zat...
Onena bideo baten bidez erakustea dela pentsatu dut:http://www.youtube.com/watch?v=F7PuqVZoVKEBeti bezela, GPSaren datuak hemenEta argazki hau ere jarri nahi dut, ezkerrean Mont Blanc, erdian Pierra Menta eta eskuinean Grand Mont agertzen direna. Egin genuen azken mendatetik Beaufortera jeitsieran.De 201108 udako oporrakItzuli honen inguruan zerbait aipatzekotan, Mont Blanc-en aurpegi guztiak ikusten direla da, oso bista politak. Halere, Italian mentalidade Hispano-Italo-TURKOa daukate, txirrindularieri batere errespeturik ez!!!Kontu handiarekin ibiltzea komeni da Frantziatik kanpora,...
Ostiralez iritsi ginen Areches-Beaufortera. De 201108 udako oporrak Beaufort gazta famatua ekoizten den lekuaren erdi erdian geunden. Gazta bat baino gehiago da Beaufort, eski pista erraldoi bat ez egitearen arrazoia ere bada, ingurua berde eta txukun mantentzearen arrazoia ere bai, beraien erroeri gogoz eutsiz bizi dan herri baten eredua, kooperatiben funtzionamenduaren eredua ere bada Beaufort. Inguruko bailaren arteko oasi bat; 3 bailarak, Space Killy, Chamonix, Aosta... diru iturri nagusia turismoa da, baina Beauforten ez, Beaufort, Frantziako Zerain dala esango nuke, lehen eta hi...
Saint Jean Mauriennera jeitsi furgonetan eta La Croix du Fer egitea pentsatu genuen. Portu hau Tourreko etapez aparte, La marmotte txirrindulari lasterketatik ezaguna egiten zitzaigun. Lasterketa honetan La Croix du fer, Galibier eta Alpe D'huez egiten dituzte egun berean. Geunden lekutik, lasterketa honetan jeitsiera tokatzen dena igo behar genuen. Lo egiteko toki bila mendate alderuntz abantatzea pentsatu genuen. Bizikletako palizaz eta gidatzeaz nekatuta, eta igo eta igo eta igo, errepide estu bat, kriston igoerak, kriston jeitsierak igoeran bertan, ez zitzaigun batere erakargarria...
Col du Mont Cenisen euritxan jaiki arren, Lansebourg-era jeistian atertu zaban, eta bizikletaz urten ginan Iseraneko leporuntz, noraino iritsiko ginan jakin gabe. Iseraneko lepuan ostian Val d'Isere dago, bere eski pista erraldoiengatik ezaguna, tipo Benidorm, baina mendixan (Tignesekin batera Space Killy osatzen dabe). Frantziako mendaterik garaiena da L'Iseran 2770mkin, astakeri bat, ia piriniotako tontorrik garaienetan jartzen bait zera errepidez, urteko zatirik handixenian elurpian egoten da. Hemendik ere Tour des Grandes Alpes pasatzen da. Hurrengo bailara oso esplotatua dago, bai...
Hurrengo egunetan eguraldi aurrikuspenek ez zuten onegia ematen, eta bizikletaz jarraitzea erabaki genduan. Briançonetik St Jean de Mauriennera joateko asmoa geneukan, hemen bait daude Frantziako Tourrean famatu egin diren mendateetako asko Galibier bera barne, baina telegrapheko aldetik. Galibierren egon berri geundenez, buelta italiatik egitea erabaki genuen, furgonetan oraingoan. Ikusi mapa handiagoa Montgenevreko gainetik pasatu ginan eta Val di Susara jeitsi. Val di Susa AHTaren aurkan eredua da, aspalditik ari dira bertan Torino-Lion linea eraiki nahixan, eta EHn oso zabaldua izan...
Hasera bateko asmua lehenengo hamar bat egunian mendixan ibiltzia zan, eta ondorengo hamar egunetan bizikletan ibiltzia. Halere, mendiko botak aspaldi jarri gabe jun ginan Ecrinsera, eta oinek deskantzu bat eskatzen zaben babak osatzeko. Osatu bitxartian bizikletaz ibiltzia pentsatu genduan.Briançonetik gertu gaozen, eta Lautaret eta Galibier mendatiak ixotzia pentsatu genduan bizikletaz.Lautaret gainetik, Briançonetik Bourg d'oissans-era (Alpe d'huez portu mitikua hasten dan herrira) pasatzen zera, baina gain gainian beste bide bat dago Galibierrereko gainera igotzen zaitxuna (ikus...
Udako oporreri hasera emateko, Ecrins mendikateari izena ematen dion mendira hurbildu nahi genduan. Ecrins mendikatian hiruzpa lau alditan egona naiz, eta beti oso oroitzapen onak ekarri dizkit han inguruak, sarri eguraldi txarretik eta masifikaziotik alde eginaz iritsi baikara bertara; Rateau, La Grave eta abarren lasaitasuna, Dibona orratzaren granitozko edertasuna eta abar etortzen zaizkit beti burura. Halere, oroitzapen gogorren eta onena Txiriosekin batera egin nuen Meije eta aristen zeharkaldiak ekartzen dit, zalantzarik gabe. De 201108 udako oporrak Dome de neigera iristen ha...
Elgoibarko jaixak aitzaki hartuta itzuli gera oporretatik. Aurten ere Alpeetan pasatu ditugu hiru aste, mendixa eta errepideko bizikleta konbinatzen. Grenoble-Chamonix-Aosta inguruetan ibili gera, urrutiregi jun gabe. Atxikitutako mapan ikusi leikez egin ditugun aktibidadiak, berdez errepideko bizikleta eta urdinez mendia. De 201108 udako oporrak Eskiko aurredenboraldia hasita itzuli gera, nahikoa fatiga akumulatuta, eta orain ya kalidadia sartzen hasiko gera jaixetan, kar kar kar Hurrengo egunetan kontatzen jungo naiz zehatzago zer egin dogun, esanda bezela, baldin eta jaixek uzten b...
Hau ratxa azken aldian! Berriz ere podiumaren inguruan ibiltzea tokatu zait astebukaera honetan ere, eta oraingoan ere ondo sufrituta, ez pentsa!Aranek adarrak jartzen laguntzeko eskatu zidan. Bere nahiari kasu eginaz, barixaku arratsaldean bizikleta hartu eta jarri genizkion, gurpil eta kateari azken ikutuak eman, eta dena prest utzi genuen zapaturako.Zapatu goizean buelta bat eman, eta eguerdian hasi ginen martxan, lehenik dortsala hartu, ondoren neoprenoa zebra mejilloiagatik desinfektatu, eta bazkaltzera. Bazkal ostean Landara joan ginen bizikletak uztera, ondoren zapatillak uzt...
Eskerrik asko Piru, eskeini zeniguten irteera bikainagaitxik.