Col du Glandon-La croix du fer eta Madeleine
Saint Jean Mauriennera jeitsi furgonetan eta La Croix du Fer egitea pentsatu genuen. Portu hau Tourreko etapez aparte, La marmotte
txirrindulari lasterketatik ezaguna egiten zitzaigun. Lasterketa
honetan La Croix du fer, Galibier eta Alpe D'huez egiten dituzte egun
berean.
Geunden lekutik, lasterketa honetan jeitsiera tokatzen dena igo
behar genuen. Lo egiteko toki bila mendate alderuntz abantatzea pentsatu
genuen. Bizikletako palizaz eta gidatzeaz nekatuta, eta igo eta igo eta
igo, errepide estu bat, kriston igoerak, kriston jeitsierak igoeran bertan, ez zitzaigun batere erakargarria egin.
Halako batean eski pista batetara iritsi ginen, Saint Solin D'Arveseko herritxora. Bertan gaba pasatu eta Maurienneko turismo bulegoko panfleto batean
buelta zirkular bat egin genezakeela ikusi genuen. Horrela ba, hurrengo
goizean bizikletak hartu eta furgonetan igo ginen lekutik jeitsi ginen
eta ondoren Glandon igotzen
hasi ginen. Inguru polita, baina nahiko berandu hasi ginen, eta
eguerdiko bero guztia hartu genuenez, baztar batean atseden hartzen egon
ginen.
Bailara edarra izan arren, pixka bat kostatu zitzaigun igotzea, batez ere azkenengo aldapak. Halako batean iritsi ginen gainera.
De 201108 udako oporrak |
Behin Glandonen gainean, La Croix du Fer-eko gainera apenas bi kilometro geratzen dira.
De 201108 udako oporrak |
Hemendik berriz ere furgonetara jeitsi ginen. Parez pare kriston bistak genituen, azpian furgoneta zegoen herritxoa eta ostean Aiguilles d'arves eta abar, Galibier mendatea eta gure artean geratzen ziren.
De 201108 udako oporrak |
Beti bezela, hemen GPSaren datuak
Glandonetik parez pare La Madeleineko mendatea geratzen zitzaigun. Argazki honetan Madeleinetik behean La Chambre herria eta pareko bailaratik jarraituaz la Glandoneko mendatea ikusi daitezke
De 201108 udako oporrak |
Hurrengo egunean ere bezperan bezela La Chambretik ia mendateraino igo furgonan, goian lo egin, eta hurrengo goizean buelta zirkular bat egin genuen, albo batetik jeitsi eta bestetik igo GPSan ikusi daitekeen bezela.
Ondoren furgoneta hartu beste alderuntz pasako ginen, Albertvillera eta hemendik Pierra Menta egiten den lekura, Beauforteko gazta famatua egiten den bailarako Areches herrira.
Hurrengo egunetarako berriz ere eguraldi nahiko exkaxa iragarritxa zauan eta hemen inguruan mendi bajuaguak diranez, salbatu ahalko ginala pentsatu genduan.
La Madelein mendatea jeisten ari ginela, furgoneta zarata arraro bat ateratzen hasi zan. Momentu batzuetan ixildu egiten bazen arren, bestetan demaseko zarata ataratzen zaban. Halere Arecheseko parkineraino iritsi ahal izan ginan. Barixakua zan, eta zorte handiz Arechesen mekaniko bat aurkitxu genduan eta harengana jun ginan. Ta suspense pixkat lagako dot hurrengo post-a idatzi arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: