Dome de Neige Ecrins

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-08-22 18:12

Udako oporreri hasera emateko, Ecrins mendikateari izena ematen dion mendira hurbildu nahi genduan. Ecrins mendikatian hiruzpa lau alditan egona naiz, eta beti oso oroitzapen onak ekarri dizkit han inguruak, sarri eguraldi txarretik eta masifikaziotik alde eginaz iritsi baikara bertara; Rateau, La Grave eta abarren lasaitasuna, Dibona orratzaren granitozko edertasuna eta abar etortzen zaizkit beti burura. Halere, oroitzapen gogorren eta onena Txiriosekin batera egin nuen Meije eta aristen zeharkaldiak ekartzen dit, zalantzarik gabe.

De 201108 udako oporrak

Dome de neigera iristen harturiko argazkian ezkerretik hasita, Rateauko tontorra, pare pareko orratzak Meije eta aristen zeharkaldia, azpikaldean Roche Faurio tontorra zuriz eta gu gentozen glaziarra, ertz batean aterpetxea dago.

Edozein kasutan, mendikate honetan 4000mtatik pasatzen diren tontorrak hiru baino ez dira, Barre de Ecrins, Loire eta Dome de Neige, azken bi hauek Barre handiaren erpinak dira.
Aurtengoan beraz, Ecrinseko 4000koetara joateko asmoa geneukan.
Bada ezpada, planak beti dira handiak. Lehenengo egunean aterpetxera igo, hurrengoan Ecrinseko hiru laumilakoak egin eta aterpetxera bueltatzea zen asmoa. Hurrengo egunean berriz aterpetxe gainean dagoen Roche Paillon egin ondoren jeisteko asmoa geneukan.

De 201108 udako oporrak

Talde lana ona denean, soka indartsuenak eramaten du

Uztail osoan ezer askorik egin gabe pasa ostean, esperota baino gehiago kostatu zitzaidan motxilara egokitzea.
De 201108 udako oporrak

Glaziarrera iristean motxilako pisua gutxitu eta motibazioa handitzen da, kranpoiekin ibiltzea beti da polita, eta gainera horrelako bailara zabal bat ez genuen espero, ze glaziar edarra!

Hurrengo egunean goizean goizo altueraren eragina ere nabari nuen, gutxitan pasatu zait horrelakorik, erdi zorabiatuta estropozuren bat ere egin nuen kranpoiekin, eta ohitura faltak bertigoa areagotzen didanez, zentzuzkoena bidea zailtzen den lekura iritsi baino lehenago Dome de Neige egin eta behera jeistea izan zen.

De 201108 udako oporrak

Dome de neigetik Barrerako bidea

Sarri esaten dugu, mmm, ez dut klaru ikusi, eta buelta ematea erabaki dut. Oraingoan ez, oraingoan oso argi ikusi nuen nik behintzat!
Aterpetxean ere esana geneukan pare bat egunetarako geratuko ginela, eta aterpetxekoeri abixatu eta penaz, baina zuzenean behera jeitsi ginen.
Gutxienez eguraldi aparta eduki genduan, bailara ikaragarri polit bat ezagutu eta egindako mendia nahikoa zen aklimatatzeko!


Utzi iruzkina: