Ez omen gara horrela deitzen dioten bakarrak. Baigorriko midi. Pirinioen mendebaleko mendi guztietatik ikusten da. Tamalez erraz ezagutzen da bere antenatzarrengatik. Zerua aztertzeko omen dira antenatzarrok, baina antimilitarista naizen partetik, salatu behar dut ez omen zirela soilik zerua ikusteko eraiki. Nioen bezela, pirinioen mendebaleko mendi guztietatik ikusten dan menditik kontrakoa ere gertatzen da, bere tontorra pirinioen alde honen balkoi ezinhobea ere bada. Aste guztian egin daban giro onak eta astebukaerarako aurrikusia zaguan hotz eta prezipitaziorik ezak alpinismoa praktik...
Astebukaera honetan lau egunetako oporrak aitzaki (zergaitik ados ez egon arren) ahal bezain beste aprobetxatu dudala iruditu zait. Barixakuan klasetik urten ostian laneko Javi Altsasun batu eta Portaletera jun ginan bixok. Aurreko astetako lasaitxasunak albo batera laga, eta eski pisten tenporadan, eta batez ere zubixetan ohikua dan auto eta jende pilaketekin topo in genduan. Neretzat jada eskiatzen hirugarren astebukaera zan. Aurrekuetan pisten inguruetan ibili ginan, gertatuko zanaz jakitun, inguru horietan lasaitxasun askorik aurkitxuko ez dogulako datozen lau hilabetetan....
Aspaldiko gogua zan blog bat zabaldu eta nere ibilaldixen berri ematia. Azkenian aurreko astian zabaldu eta hemen nago, existitzen naiz, ni ere banago interneten!!!! Asmua printzipioz asteroko kontuak kontatzia izango da, eta ezer ez daguanian aspaldiko argazkixetara jotzeko asmua daukat; makina bat badauzkat eta! Ta hemen aste honetakuak: Barixaku iluntzian Zestuan antzerki emanaldi baten ostian txirios eta bixok Lescun aldera abantau ginan. Han beste bi lagun zain geneuzkan, kapi eta txino. Lehenengo elurrak, eta azkenak ere bai astebukaera honetarate, oin dala hiru aste jausi ziran....
Ikusi mendizaleak baso eta zelaiak, mendi tontor gainera igo behar dogu. Ez nekeak, ezta bide txarrak gora, gora Euskalerria. Gu euskaldunak gara Euskalerrikoak. Hemen mendi tontorrean euskal lurren artean begiak zabaldurik bihotza erreta. Hain ederra, hain polita da ta, gora, gora Euskalerria. Gu euskaldunak gara Euskalerrikoak.
Eskerrik asko Piru, eskeini zeniguten irteera bikainagaitxik.