Baigorriko midi ekialdetik
Nioen bezela, pirinioen mendebaleko mendi guztietatik ikusten dan menditik kontrakoa ere gertatzen da, bere tontorra pirinioen alde honen balkoi ezinhobea ere bada.
Aste guztian egin daban giro onak eta astebukaerarako aurrikusia zaguan hotz eta prezipitaziorik ezak alpinismoa praktikatzeko astebukaera bat izango zala esaten zigun.
Aukera ezberdinak aztertzen ibili ostian kondizio hoberenak hemen izango zirala pentsatu genduan. Ez genduan superbaregesetik igotzia nahi, bide hori oso ezaguna daukagulako. Zailtasun eta dotorezia pixka bat eman nahi giñon, eta horrela aukeratu genduan iparrekialdeko bidia igotzea.
Ipar ekialdea 1000mtako bide bat da, 40-55ºrainoko bertikalidadiakin. Bide dotoria bai igotzeko eta baitxa eskixak jantzitxa jeisteko ere, trebezia daukanantzat.
http://www.alpinisme.com/FR/topo-montagne/pic-du-midi/index.php?fic=couloir_ne
http://www.pic-du-midi-guides.com/topos_fich/nepic.html
Behin bidia aukeratuta, nundik gerturatu aukeratzia falta jakun, ze ipar aurpegixan hasera cabane d'arizes (1740m) nahiko urrun geratzen da kotxia lagatzen dan edozein lekutatik, eta hona gerturatzeko lau bide posible ikusten genitxuan: lehena, superbaregesetik col de sencours igo (2378m) ondoren cabane d'arizes-era jeitsi, bigarrena, La mongiera bidian 1200mtatik oinez goruntz hasi, hirugarrena la mongieko pistetatik hasi eta ekialdetik altuera mantenduz joan edo azkena, eta aukeratu genduana, la mongieko pistetatik baita ere, baina orainguan pistak aprobetxatuaz coume lounge lepoa pasatu eta Coume de sencour jeitsi.
pistetan gora
Coume de sencours bailarako jeitsieraren erdian, pistak atzean utzita
Bailara honetan behera azkenengo zatia elurrez nahiko juxtu zegoen, eta gertuago geneukan ekialdeko bidea egitea erabaki genduan momentuan bertan.
Honako lotura hauetan ikusi liteke “coume fere” izenarekin igo genuen bidea
http://www.alpinisme.com/FR/topo-montagne/pic-du-midi/index.php?fic=couloir_se
http://www.pic-du-midi-guides.com/topos_fich/sepic.html
Ez zegoen ez hor ageri den itxurarekin, askoz juxtuago zegoen elurrez.
Ibilbide zati bat moztu nahian zuzenean hartu genuen lehenengo zatia
Behin kanalean sartuta goruntz gindoazela, batez ere beheko lehenengo zatian, eskiekin jeisteko eguna izango zela ematen zuen. Beheko zati zabalak udaberriko elurra zeukan, hego ukitu goxo horrekin
gero estutzen zan, baina pasatzeko lain bazuela zirudien
Oraindik erropa gutxirekin guazen eguzkipian, baina goraka segitu ahala, ipar aurpegira irtetzeko puntuan haizeak gogor jotzen zaban eta elur gogorra aurkitu genduan. Dida batian ahalik erropa gehixena jantzi eta argazkitarako denborarik ez genduan hartu, hori zan hotza!!
Behin iparrian sartuta eta altuera hartuta elur hauts gogorra zauan. Erdiko elur gogor zati horrengatik izan ezpalitz...
Makina batek jaitsiko luke, baina gu ez gaude arriskatzen ibiltzeko! Halere, miresten doten orri bat ekarri nahi dizuet hona, disfruta dezazuen.
http://www.skisylvio.com/index.html
bakoitzak bere maila dauka, eta gu indako igoerakin gustora:
azken pasiara tontorrera
bertan orduerditxo bat lasai egon ostian, ondarrutar figurekin argazki bat atara eta behera!
Superbaregesera jeitsi biharrian altuera galdu gabe tourmaletera jutia zan asmua, eta handik la mongiera bueltatu berriz ere fokak jantzi biharrik gabe, eta halaxe in genduan.
Tourmaletera iristen
Espero genduana baino elur gehixago zaguan, superbareges eta bareges-tournaboup ere zuri zuri zaozen, baina jeitsieran lehenengo partian, 2700m inguruan (errailak dauden lekuan) eskixak kendu bihar izan genitxuan metro batzutan. Ostantzian primeran urten jakun gainontzekua.
domekan goizo bueltatzeko asmua zakagunez, domeka goizian fokeadatxo bat itxeko asmua zakagun eta bertan geratu ginan. Afarixa prestatzen ari ginala, halako batian atia zabaldu eta...
Elur askorik ez deu bota, baina goizian jaiki geranian kanpuan -9ºC itxen zitxuan, eta barruan -3 zakagun. Negua iritsi dala ematen dau!!
Trastiak hartu eta gaur ere eguna aprobetxatzeko asmotan abantau gera Benidorm-La mongietik
Askorik ez dogu in, baina ondo behintzat pasatu dogu tourmalet aldian simpa batzuk iñaz inguru paregabe honetan.
Laino artian Ramound eta Neouvielle, eta atzian Cambieil
Arbizon laino artean
http://www.youtube.com/watch?v=dDFLrld6c2Y
Iruzkinak
matx 2009-12-16 16:23 #1
Hori da hori dakazun indarra Piru.
Orain hemendik jarraitxuko zaitxut, aldapan gora, aldapan behera.
Patxo haundixa Bartzelonatik

Neu 2009-12-17 00:39 #2
Apa Matxalintxo!!!
jue, norbaitxek ikusi dau bloga, hau lotsa!!!
ia ba blogan kalentura hau ez jatan pasatzen, jejeje
ondo segi
P3

Utzi iruzkina: