Hasi da masifikazioa
Astebukaera honetan lau egunetako oporrak aitzaki (zergaitik ados ez egon arren) ahal bezain beste aprobetxatu dudala iruditu zait.
Barixakuan klasetik urten ostian laneko Javi Altsasun batu eta Portaletera jun ginan bixok. Aurreko astetako lasaitxasunak albo batera laga, eta eski pisten tenporadan, eta batez ere zubixetan ohikua dan auto eta jende pilaketekin topo in genduan.
Neretzat jada eskiatzen hirugarren astebukaera zan. Aurrekuetan pisten inguruetan ibili ginan, gertatuko zanaz jakitun, inguru horietan lasaitxasun askorik aurkitxuko ez dogulako datozen lau hilabetetan.
Lehenenguan lagun talde majua juntau ginan tenporadari ongietorrixa emateko.
Zapatuan Luz inguruan ibili ginan eta domekan Midi Bigorreri saiakera in ginon, baina haize gogorragatik buelta erdi eman bihar izan genduan
Hurrengo astebukaeran, berriz, luxua zer dan gogorarazi zidan txabolak. Hori dok katxarrua!!!
Astebukaera pasa elur bila ospa in genduan. Astian zihar nahiko eguraldi beruak eta eurixak egon ziran, eta webcamek ziuen bakeira zala lekurik aproposena. Horrela, bada, etxia gainian hartu eta jun ginan bereteko pistetara. Zapatuan beretetik in genduan osteratxua, eta domekan berriz bonaiguatik, gar-ona ibaia hasten den leku beretik, Aran-eko bailaratik... euskara pirenaikua dala!!!
Ahazturik nenguan ze bista pribilejiatu dauden piriniotako pista pijuenetik: Aneto eta abarrak pare parian
Astebukaera honetako harira bueltatuz, aglomeraziuez aparte beste zeozer ere ekartzen dau neguan fetxa hauetan: Portaleten demaseko elurtia zauan barixakuan. Gaba majikua zan zalantza gabe, izargi eta midi zuri zuri guri begira.
Goizian lasai abantau ginan, egun guztia aurretik geneukan, eta elur kostra aukitxuko genduala usaintzen zanez, jeitsiera zenbat eta beranduo hasi hobeto izango zalakuan.
Canal Roya tontorra in genduan lehenik, jende dexente zauan ia ia Astun bera ikutzera iristen dan tontor honetan.
Ondoren krestatik pene blanque alderaino in genduan, orainguan bakar-bakarrik eta lasai-lasai.
Argazkixek dana esaten dabe eh?
Domekan berriz, Culibillas alderuntz jun nahi genduan, baina hegua sartu zan, eta normala dan bezela, tenperaturak ixo eta piriniuen hegoaldian eurixa suertau jakun. Anayet-en ibonen parian buelta hartu bihar izan genduan.
Javikin bueltau eta bikotez aldatu naban. Oinguan berriz ere txirios batu eta ostera be pirinio aldera!
Hegua sartuta, eta eurixa itxen laga nabanez, iparraldera jutia erabaki genduan. Elur asko jungo zalakuan piemont alderuntz hartu biharrian crete frontalier alderuntz jun ginan, eguraldixaz baino elurraz preokupauta. Halere, gavarnie aldian elur dexente geratzen zan, esperotakua baino gehixo bai beinipein! Eta hegotik gertuago, eguraldixa txarragua!
Aterrune batian abantau eta pic des tentesera pare bat buelta eman ostian, mela mela inda iritsi ginan furgonara.
Argazki hauetan ikusi liteke elur maila nun zauan.
Hurrengo egunerako prebisiua zertxobait hobia zan, eta Pont d'espagnera jutia erabaki genduan. Hemendik, wallon-eko refugixora igo, hortik arratille pasotik col des muletsera eta vignemalen ipar aurpegixan azpitxik oulettesetik barrena berriz ere parkinera jeitsiz buelta zirkular bat ematia zan asmua.
Bailara honek oroitzapen oso onak ekartzen dizkit. Igual hogei urte izango dira wallonen egon nintzala Eibartarrekin eta fondoko eskiekin. Harek bai garaiak haiek, Eibarko KDaren iraupen eskiaren urrezko garaien hasera.
Harira bueltatzen, printzipioz ez zaban buelta konplikauegixa izango zan itxurarik. Baina hasi eta pare bat orduan deslizatu eta deslizatu jun ginan lautada amaigabe horietatik. Aiii, nire fondoko eski arinak edukiko banitu...
Pistak bukatu eta wallonera bitartean zati luze batzutan eskiak bizkarrean egin genuen.
Hemendik Arratileko lepora bidean zatiren batean eskiak gaineran, ostantzean fokeatzen.
Gora iristen ari ginela elur hautsa aurkitu genuen, eta nola ez, foketan dena pegatu!
Halako batean iritsi ginen menditartea irekitzen zen unera. Vignemale parez pare aurkitu genuen ate hartan. Hori bai, aukeran elur gutxitxorekin.
Oraindik bidea geratzen zitzaigun mulets-eko lepora, baina jeitsierako elur hautsaz disfrutatu ahal izan genuen.
Azken igoera egin ondoren berriz ere elur hautsezko jeitsiera oulettesera. DEMASA!!!!
Txiriosek duela bi urte eskafoidea hautsi zuen leku berarekin topo egin zuen parez pare. Inguru honek oraingoan oroitzapen hobeak utziko dizkiolakoan nago.
Azken jeitsiera pont d'espagneko pistatik.
http://www.flickr.com/photos/45105011@N05/4172688892/
Azkenean furgonara iritsi orduko iluntzen. Dena di-da batean batu eta etxera bidean. Lehen berandu, eta gainera “zubilarien” ataskoa aguantatu behar! Baina tira, ohitzen joan beharko krisia nabari ez den lekuetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: