Elurraren bila
Aspaldiko gogua zan blog bat zabaldu eta nere ibilaldixen berri ematia. Azkenian aurreko astian zabaldu eta hemen nago, existitzen naiz, ni ere banago interneten!!!!
Asmua printzipioz asteroko kontuak kontatzia izango da, eta ezer ez daguanian aspaldiko argazkixetara jotzeko asmua daukat; makina bat badauzkat eta!
Ta hemen aste honetakuak:
Barixaku iluntzian Zestuan antzerki emanaldi baten ostian txirios eta bixok Lescun aldera abantau ginan. Han beste bi lagun zain geneuzkan, kapi eta txino.
Lehenengo elurrak, eta azkenak ere bai astebukaera honetarate, oin dala hiru aste jausi ziran.
Billare izeneko mendira juteko asmotan gabizen. Billare Leskunetik Auñamendi, Hiru errege eta hauen ostian geratzen dan mendixetako bat da
Esaten naban bezela, hainbeste denbora elurrik inbe eta in ditxuan hego haiziekin, oztopatuko gintxuan elurrik ez aurkitzia espero genduan. Hori dala eta kranpoiak lagata abantau ginan. Halere, kalkuluak gaizki in eta bueltan jeitsi bihar izan ginan 3bat ordutako igoeran ostian.
Eguna motz geratu zala eta, handik bailaran barrenera, ixa añelarraraino igo ginan eguna aprobetxatu nahixan; inguru paregabia da, egun osuan inor ez genduan ikusi berriz furgonetetara iritsi arte. Betidanik ezagutu ditxugun mendixen beste aurpegi bat da, eta Leskunera juten naizen guztixetan bueltatzeko gogoz geratzen naiz.
Halere, domekarako eguraldi txarra aurrikusita zauan, eta kasu hauetan Riglos aukera ona izaten da. Horrela ba, txiriosek eta bixok mendiko materiala soka eta katuhankengatik aldatu genduan.
Halere, goizeko ordu bietatik aurrera haize bortitza eta euri eta txingorra euki ditxugu, eta azkenian 12 ordu lotan pasau ostian elurran bila abantau gera Zuriza alderuntz.
Eta honekin topo in dogu (barkatuko didazutela espero lehenengo saiakera honetan argazkixak ezin sartu izana, ezta lotura bezela ere)
ba honaino astebukaera honek eman digunaia hurrenguan eskiada on bat itxeko
zortia daukagun. gaur laga dogunak hori ematen zaban
Iruzkinak
Utzi iruzkina: