Aspaldiko gogua zan blog bat zabaldu eta nere ibilaldixen berri ematia. Azkenian aurreko astian zabaldu eta hemen nago, existitzen naiz, ni ere banago interneten!!!! Asmua printzipioz asteroko kontuak kontatzia izango da, eta ezer ez daguanian aspaldiko argazkixetara jotzeko asmua daukat; makina bat badauzkat eta! Ta hemen aste honetakuak: Barixaku iluntzian Zestuan antzerki emanaldi baten ostian txirios eta bixok Lescun aldera abantau ginan. Han beste bi lagun zain geneuzkan, kapi eta txino. Lehenengo elurrak, eta azkenak ere bai astebukaera honetarate, oin dala hiru aste jausi ziran....