Aurreko bi urtetan bezela, aurten ere Luchonera juteko plana in genduan, LHM Challenge lasterketara. Aurten, gainera, Euskal Herriko bakarkako txapelketa jokatzen zan bertan.Neguan lasterketaz lasterketa ibiltzen gera. Lasterketek dedikaziua eskatzen dabe, baina trukian arriskuak mugatu eta segurtasuna eskaintzen dabe, eta sarri oso ibilbide politxak itxen ditxugu. Horrek asko betetzen nau zalantzaripe. Halere, konturatu ordurako, negua pasatzen da mendiko plan askorik in gabe, eta ni, danan gainetik mendizalian naiz.Horregatik, domekako lasterketari garrantzia kendu nahixan, zapatuan ...
Aurten ere iritsi da euskaldunontzat urteko mendi eskixaren zita garrantzitsuena. Bi egunetako proba, 550 parte hartzaile, eski pistetatik aparte, dana mendixan. Bi ibilbide egun bakoitzian: A ibilbidian (ibilbide gogorrenian) zapatuan 2300m inguru, 5 igoera, 2 kranponeo, korridore luze luze baten ondorenDe 2011 UrtarrilaDe 2011 Urtarrilaarista eder eta alpino batDe 2011 Urtarrilahttp://www.youtube.com/watch?v=_UkORKY2nPI&feature=player_embeddedbi ibilbideetan elur hautsetan jeitsiera polit eta seguruak, bailara lasai eta ederrak ikusteko aukera,De 2011 Urtarrila aintzirak eta abar ...
Zapatuko kronoko argazki bat kontzentrazio aurpeixakinJun dan astebukaeran Derby 3000 jokatu da Gavarnien. Duela hiruzpa lau bat urtetatik EMF eta Derby3000 artean erlazio txarra dago. Halere, neri lasterketa hau gustatzen jata, eta aurten ere, oin dala bi urte bezela, nik bezela pentsatzen daben beste batzukin parte hartzeko izena eman genduan. Lasterketa politxa izaten da, oso alpinua, eta aurten gainera munduko koparako puntuagarrixa zan. Horrelaxe jun ginan Morkaiko mendi elkartian izenian 4 lagun, eta nere lankide Javikin bost, oñatiarrak beste bost ...
Aurreko asteko baldintzak ikusita ez naban pentsatuko astebukaera hau hain ona izango zanik. Aurrekarixak gainera ez ziran oso optimistak: Cauteretsen karrera bat zakagun eta bertan behera laga zabela jakin genduan barixaku arratsaldian. Beraz, azkenengo orduan plan aldaketa in eta Portaletera jutia erabaki genduan.Zapatu goizian Ixaka Azkoitxin batu eta mano a mano abantau ginan Portaletera. Bidian pirinioak zuri zuri ikusten ziran eta harritxuta geratu ginan.Bada ezpada Formigaleko pistetako goren daguan parkinian laga genduan furgona, pisten elur fabrikaua aprobetxauaz ixotzeko a...
Horixe ematen dit elurraren egoera kaxkarrak. Urteko egunik motzenetan elurran ondoren euririk itxen ezpadau, makina bat astetan aguantatzen dau elurrak hauts egoeran, eguzkixak alturarik ez eta eraldatzen ez dabalako. Halere, denboraldi honi dagokionez, ez da horrelakorik suertau, elurte bakoitza haiziak edo eta eurixak estropeau dau eta.Urtia hastiakin bat erregetako zubixan nora jun ezin erabakitxa ibili ginan. Hegua sartuta zauan, eta horrek pirinioen hego partera eurixa, eta ipar partera Fohn efektuagatik berua ekartzen dau. Horrelakuetan aukera ona izaten da Araneko bailara ko...
Konstituzio zubixan bezela, gabonetan ere ez dot sinisten, baina oporrak eta neguan diranez, etekina ataratzia besterik ez jata okurritzen.Azken aldixan napar pirinio aldia daukat amets! Oinguan ere urten aurretik elurra bota zaban. 25 goizian adibidez, karakate zuri zuri agertu zan eta elurra nahiko behian gainera. Bota zabana internetetik ikusten kantauri aldian eta napar piriniotan 40zm inguru elur berri zaozela zioten, eta zenbat eta ekialderago elur gutxio eta gorago hasten zan elur maila. Ematen zaban, beraz, batetik elur baldintza hoberenak hemendikaldian, mendebaldian egong...
Gaur kirol federatuan urteko sariak izan dira Elgoibarren. Badirudi urte bakoitzian elkarte bati tokatzen jakola aurkezpen bat egitia, eta aurten Morkaikori tokau jako. Zeren inguruan ingo, eta Mendi Lasterketen inguruan debatia itxia izan da aukeratu daben gaixa.Laster urtebete izango da Pyrenaica batian Luis Alejosek honen inguruan idatzi zabanetik, eta orduan nere iritzixa hemen publikau naban. Eta gaur, nor eta bera izan da gonbidatuetako bat. Beste bat Mikel Valdi, 100milaken zuzendarixa eta honen inguruan ezagutu dogun laguna. Mahaixan Andoitz Morkaikoko lehendakarixa eta Maite ...
Astebukaera honetan pirinioen ipar isurialdera egin dogu bidaia, Toy bailarara hain zuzen. Luz inguruan dauke Amaiak eta Leok txabolia, eta bertara.Bi urtetan EMFren <a href="http://www.blogak.com/pirukeriak/berriz-ere-lehena-edo-azkena">Stagea </a>itxera jun ostian, aurreko urtian Stagea aprobetxatuz EMFkuek bertan antolatzen daben lasterketara jun ginan, eta aurten ere berdina in dogu, lasterketa bakarrik.Stage horrek asko suposatu dau guretzat, eta berriz ere ez itxia erabaki arren, han ingurura saltzara jutia gustatzen jaku. Gainera kuriositatez, bertan ezagututako lagunekin...
Elur asko kendu zabala eta, hasera batian Naparruako piriniotara juteko plana euki arren, azken momentuan Astunera jun ginan.Pistetan daguan pijerixua kenduta asko gustatzen jata Astun, leku lasaixa eta bakartixa da behin pistak atzian lagatzian. Gainera lagun asko ibiltzen dira hortik fokeatzen. Oinguan ere karreretan ibiltzen diran 3 lagun talde aurkitxu genitxuan, eta pozgarrixa da uda luzian ondoren lagun hauekin berriz ere topatzia.Horrela ba, Monjes alderuntz elur asko ez zaguan, eta Astuneko lepotik portalet alderuntz pasatu ginan, bai gu, eta baixa lagun gehixenak ere.Astunek...
Gabonetan sinesten ez doten bezela, jai zubi honetan ere sinistu ez arren, oporrak hartu eta piriniotan izan gera, lau lagun lehenik, hiru ondoren.Aurreko asteazkenian jai hartu eta Luchon aldera jun ginan, tenporalan erdixan autopistan ere katiauta geratu ginan ixixa, baina elurretako erruberek bere lana ondo in zaben, eta hura ere pasatu genduan.Marroi handixena Lourdes parian laga genduan, eta Luchonerako ez genitxuan hainbeste komerixa pasa (furgona behin bakarrik bultzau bihar izan genduan)Hasera bateko asmua Luchoneko Lys bailaran furgona laga eta Benasque alderuntz mendiz pa...
Eskerrik asko Piru, eskeini zeniguten irteera bikainagaitxik.