Gabonetako oporrak

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-01-01 20:35

Konstituzio zubixan bezela, gabonetan ere ez dot sinisten, baina oporrak eta neguan diranez, etekina ataratzia besterik ez jata okurritzen.
Azken aldixan napar pirinio aldia daukat amets! Oinguan ere urten aurretik elurra bota zaban. 25 goizian adibidez, karakate zuri zuri agertu zan eta elurra nahiko behian gainera.
Bota zabana internetetik ikusten kantauri aldian eta napar piriniotan 40zm inguru elur berri zaozela zioten, eta zenbat eta ekialderago elur gutxio eta gorago hasten zan elur maila. Ematen zaban, beraz, batetik elur baldintza hoberenak hemendikaldian, mendebaldian egongo zirala eta ez genduala altuera asko biharko eskixak jartzeko, eta bide batez, tenporadan aurrera elurra gutxitzen hasten danian egiten ditugun mendi eta bailarak albo batera laga eta naparrua aldian ibili ahalko ginala.
Beraz, 25 arratsaldian Isabara jun ginan.
26 goizian Belagua aldetik zeozer in eta ingurua nola zauan ikusteko asmotan ginan, baina Belaguako zuluan dauan Txamantxoia jatetxian ostian La pakita de lizarrola eta petretxema aldia horrela ikusten ziran.
De 2010 Abendua


Elurra prezipitatzen ez, baina portua itxitxa zauan, haizetiak elurra errepidera bota eta ezin zabalduta zabizen. Alboko bailaretara jutia ere okurritxu jakun, baina azkenian segurura jun eta eguna bada ere aprobetxatzia erabaki genduan. Candanchura jun eta Tuca bat in genduan.
Haiziagatik pistak itxitxa eta dana guretzat egongo zala pentsau arren, ez zan horrela izan. Haize askorik ez eta pistak %100 zabalik zaozen. eskerrak jende asko ez zabilen, bestela ze agobio

De 2010 Abendua


Dana dala, haizia ibili zala argi zauan. Argazkixan ikusi leiken bezela, bi lagun horien azpixan izotza ikusi leike, eta beherako elur berri pixkat. Horrela zauan gehixena, oso oso arriskutsu izotz gogorrangatik!!!

Bixamunian Astunen lo in ostian, Monjesera ixo ginan. Bide arruntetik barik, elur gehixago zagolako, Astuneko Lepotik pasatu ginan Escalarreko bide arruntetik izan biharrian
De 2010 Abendua

Hemendik Quartier de Rebec-etik behera, Glereko txaboletara jeitsi eta berriz ere goruntz Houer bailaratik gora Astuneko lepotik furgonara bueltatu ginan.
De 2010 Abendua

Argazkixan ikusi leike Monjes barrenian, jeitsiera osua eta behian artzai txabola bat. 6bat ordu in genitxuan lasai lasai bueltaz eta lasaitxasunaz disfrutatzen, izan ere, Astuneko lepuak bi estatu baino, bi mundu banatzen ditxu, Astuneko pistetako masifikaziua eta beste aldeko muturreko bakardadia. Monjesen jendiakin topo in genduan, baina bailara honetara gure aurretik zixen hirukote baten markak besterik ez genitxuan antzeman.
Hurrengo egunian boskote bat juntau ginan. Asmua aurreko aldixan bezela Peyreget itxia zan eta horrela abantau ginan berriz ere bide beretik, Astuneko lepotik Astun tontorreruntz. (atzian lepua, ondoren Mala cara eta ostian Anayet beltza. Ezkerretara eguneko azken tontorra izango zan Canal Roya)
De 2010 Abendua

Hemendik Houer bailara osua zeharkatu ostian bi baja izan genitxuan anpollengatik. Beste hirurok aurrera segitxu genduan.
De 2010 Abendua

Peyreget eskixekin bizkarrian ixo ostian (eta atzian bezperako bailarak, eskumakua jeitsi genduana eta ezkerrekua zabalena eta zurixena ixo, gaurkuan jeitsi genduan bera)

Tontorrian argazkixa atara eta behera, oindiok bide luzia geratzen zan eta. (konturatuko zeraten bezela, beti kaskuakin ibiltzera ohitxuta gaoz, karrereri eskerrak!)
De 2010 Abendua

Eskiada politxa dauka, haserako zatixak gainera sikologikua ere badauka. erretza izan arren, badakizu ezin dozula akats asko in. Peyreget jeitsi ostian Portaleten gaozen ixixa, eta berriz ere fokak jarri eta Canal Roya tontorreruntz abantau ginan arratsaldeko 15:30etan. Bezperako palizagatik edo elurran egoera kaxkarraguagatik, aurrekuan baino berandutxuago gabizen. Canal Roya tontorra in genduanian arratsaldeko 16:15ak ero izango ziran. Kranpoiak jarri eta Mala Cararainoko kresta in nahi genduan, baina jeistera ez genduan oso klaru ikusi, berriz ere kranpoiak kendu, eskixak jarri eta aurreko aldixan bezela, Houerreko lepotik pasau ginan eskixekin. Aukeran altuera asko galtzia ez genduan nahi, eta alboka ta alboka astuneko leporaino allau ginan
De 2010 Abendua

Azkenian 16:45etan astuneko pistetan sartu ginan. Pistak itxitxa eta azken jeitsiera bakar bakarrik in ahal izan genduan, 7:30 eskiatzen, fokeatzen eta kranponeatzen pasau ostian. Buelta oso politxa urten zan azkenerako.
Abenduan 29xan nekatu xamar, eta katarro izugarrixakin, Astuneko pistetan fokeatzen ibili ginan, gora eta behera, baina gorputz sentsazio txarrak geratu jatazen. Gainera pistetan gero eta jende gehixo eta elur gutxio eta exkaxagua zauan, eta 30ian ezer in gabe bueltatzia erabaki genduan. Egun politxak izan dira, baina sentsaziuak, bukaerakuak batez ere exkaxak. Espero katarruagatik izango dala. Ikusikou hurrenguan




Utzi iruzkina: