Astebukaera Astunen

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-12-14 00:26

Elur asko kendu zabala eta, hasera batian Naparruako piriniotara juteko plana euki arren, azken momentuan Astunera jun ginan.
Pistetan daguan pijerixua kenduta asko gustatzen jata Astun, leku lasaixa eta bakartixa da behin pistak atzian lagatzian. Gainera lagun asko ibiltzen dira hortik fokeatzen. Oinguan ere karreretan ibiltzen diran 3 lagun talde aurkitxu genitxuan, eta pozgarrixa da uda luzian ondoren lagun hauekin berriz ere topatzia.
Horrela ba, Monjes alderuntz elur asko ez zaguan, eta Astuneko lepotik portalet alderuntz pasatu ginan, bai gu, eta baixa lagun gehixenak ere.

Astuneko lepotik bistak: Atzian Midi d'ossau, eskumatan (ekialdera) Peyreget. Ostian Lurien, Pallas eta Balaitousen tontorra (eskumatara geratuko ziran Canal Roya eta Mala Cara tontorrak)

De 2010 Abendua


Zapatuan Pico Astun eta Pico Mala cara in genitxuan, astuneko lepotik bi aldetara



Astun tontorretik ataratako argazki honetan atzian bentiskeruakin Malacara ikusi leike, ostian beltzena Anayet, eta ezkerretan zurixena Canal Roya tontorra, Anayet eta Astunen artian daguan bailarari izena ematen dion tontorra
De 2010 Abendua


Domekan berriz Bisaurinera juteko asmua zaukagun haseran, baina elur gutxi zauan, eta Astuneko lepotik pasatzen elur hautsa aurkitxu genduanez (3zm bada ere) bertan geratzia erabaki genduan, baina Portalet alderuntz pasatzen. Peyreget itxia pentsatu genduan.
Egunak lagundu zigun, eta azkenian 2000m urten jakuzen (guk distantziatan baino desnibel positibuan kontatzen ditxugu irteerak), Astun lepotik barrena Astuneko tontorra in genduan, ondoren, Peyreget-eraino jun eta handik bueltan hasi ginan Pico Canal Roya in, eta Astuneko lepotik bueltatzen Raca batekin bukatu genduan 25kmtako ibilbidia.



GPSian programa honetan ikusi leikezuez astebukaerako ibilbidiak, ia zer iruditzen jatzuezen. Seguruenik luzera miletan eta altuera oinetan ikusikozue, baina sistema metrikora aldatu leike. Google Earthera ere pasatu leike 3Dtan ikusteko

Bi egunetako argazkixak antzerakuak dira, eguraldi, ibilbide, paisaia eta elur antzerakotan ibili ginan eta, baina domekan astuneko lepua gustora hartu genduan. Atzian ikusten dira Aspe eta Bisaurin txuri txuri.
De 2010 Abendua


Inguru politxa da eta aukerak ere handixak dauzka, hurrengo baterako elur pixkat gehixokin Monjesetik Ayous ingurura buelta bat ematia pentsatu genduan.

Baina momentuz datorren astebukaeran lasterketekin lehenengo zita daukagu Luz-eko Cronotoy, kronoaren kontrako lasterketa bertikalian


Utzi iruzkina: