Tristura

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-01-14 00:13

Horixe ematen dit elurraren egoera kaxkarrak. Urteko egunik motzenetan elurran ondoren euririk itxen ezpadau, makina bat astetan aguantatzen dau elurrak hauts egoeran, eguzkixak alturarik ez eta eraldatzen ez dabalako. Halere, denboraldi honi dagokionez, ez da horrelakorik suertau, elurte bakoitza haiziak edo eta eurixak estropeau dau eta.
Urtia hastiakin bat erregetako zubixan nora jun ezin erabakitxa ibili ginan. Hegua sartuta zauan, eta horrek pirinioen hego partera eurixa, eta ipar partera Fohn efektuagatik berua ekartzen dau. Horrelakuetan aukera ona izaten da Araneko bailara kostatik urruti dagolako, ipar orientazio arraro batekin nahiko eguraldi ona egoten da.
6xan goizez urten ginan EHtik, eta Bereten eskixak jantzi ordurako berandutxo izan arren, bixaramuneko plana itxeko beste erreferentzia hartu genitxuan.

De 2011 Urtarrila


Denboraldixan lehenengo irteeran ikasi genduan mendi bat aukera ona dala ikasi genduan horrelakuetarako. Parros.

Horrela ba, bixamunian goizian goizo jaiki eta Bereteko alpinoko pisten ondotik abantau ginan (bide normaletik ez bait zauan elurrik!)
Behin pistak atzian lagata ohiko bidiakin bat in genduan, bailaraz aldatu eta elur pinporta artian berriz gora
De 2011 Urtarrila


Azkenian allau ginan Tuc de Parrosen parez pare egotera, baina batetik haizetiak eta bestetik kornisek eta tenperatura altuek buelta erdi ematera animatu gintuzten. Pena bigarrenez hortxe bertan eukitxa ezin tontorra in.

De 2011 Urtarrila


Halere, Bereten geratu ziran lagunek esan zigutenez, han eurixa besterik ez zaban in. eskerrak guk prezipitaziua hasterako altuera hartuta zakagun eta elurra izan zan, bestela melada edarra izan bihar zan.

De 2011 Urtarrila


Jeisterakuan ere berriz bailaraz aldatzeko unian eguzki pixkat ere ikusi genduan eta eskertzekua da hori.

Ostantzian gauza askorik ez genduan in. Iluntzian betiko lez Salarduko refura juten ginan garagardo baten truke jendian planak jakitzera. Biharramunian Mulleresera jutia erabaki genduan, eguraldi hobia zatorren aitzakixaz. Garagardo ostian Viellako tunelera ixo, eta tunela hegoaldera zeharkatzian... EURIXA!!!! buelta erdi eta Beretera ixo ginan.
Hemen Parros ez errepikatziarren, Col de Marimanhara ixo ginan, atzian zauan bailarara jun nahixan. Lepo hau pasatzeko demaseko kornisak zaozen, eta bueltan bueltan pasatzeko leku bat aurkitxu genduan

De 2011 Urtarrila


baina beste aldera jeistian demaseko izotza eta kostra aurkitxu genduan, eta... mas vale malo conocido, berriz ere pistetara buelta!

Domekarako berriz eurixa eta elurra anuntziauta zauan, eta pisten inguruan desnibela metatzia jarri genduan helburu, eta por fin, egun bat matxakatzen eta sentsazio onekin, nahiz eta elur aldetik kaka bat izan zan, gutxienez helburua betetako eguna izan zan!!!!

Bueno dana txar txarra ere ez zan izan eh! Egunero bañutxua ere hartu genduan eta!!!

De 2011 Urtarrila


Utzi iruzkina: