Poztasunera saltoa

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-01-16 23:55

Aurreko asteko baldintzak ikusita ez naban pentsatuko astebukaera hau hain ona izango zanik. Aurrekarixak gainera ez ziran oso optimistak: Cauteretsen karrera bat zakagun eta bertan behera laga zabela jakin genduan barixaku arratsaldian. Beraz, azkenengo orduan plan aldaketa in eta Portaletera jutia erabaki genduan.
Zapatu goizian Ixaka Azkoitxin batu eta mano a mano abantau ginan Portaletera. Bidian pirinioak zuri zuri ikusten ziran eta harritxuta geratu ginan.
Bada ezpada Formigaleko pistetako goren daguan parkinian laga genduan furgona, pisten elur fabrikaua aprobetxauaz ixotzeko asmotan. Egixa esan elurrik ez zan falta altura horretan. Ixa 1900mtan dago portaleteko gaina eta aurreko astean 1800mra arte eurixa in arren hortik gora elur asko dago.

De 2011 Urtarrila

Horrela ba, Espelunciecha alderuntz in genduan lehenengo igoera. Pisten ondoko tontorra in ondoren Astun alderuntz juten hasi ginan.
De 2011 Urtarrila

Poliki poliki Canal Roya bailarako tontor guztixak itxen jun ginan Canal Roya tontorreraino, baina normalian itxen dan bezela, krestatik in biharrian, tontor bakoitza in eta hego partera jeisten aprobetxatu genduan, berriz hurrengo tontorra in eta berriz hego partera jeitsi... ze hego parteko jeitsierak mundialak zaozen. Tubotxoren bat ere topau genduan bidian (argazkixan eskixak jartzeko unia)
De 2011 Urtarrila

Eta jeitsiera

Berriz krestara allatzen, baina oinguan Canal Royan lepora
De 2011 Urtarrila


Domekan berriz, arazo batengatik bizkor bueltatzia suertau jakun, baina aprobetxatu ahal izan genduan. Lehenengo goizian goizago pistetatik pare bat igoera in ostian, Peyreget tontorra in genduan kanaltxo batetatik, eta hego aurpegixa jeitsi ondoren.
De 2011 Urtarrila


Goizo zan, eta oindiok elurra ez zauan hain "udaberri", baina hurrenguan seguru jeitsiko dogula tubo hau ere.

Astebukaera mundiala izan da, elur ona (udaberrixan ez gaozela kontatzen ez badogu) egualdi ona, eskiada onak eta konpaƱia ona... zer gehixo eskatu leike?


Utzi iruzkina: