Munduko txapelketan berriz ere
Zapatuko kronoko argazki bat kontzentrazio aurpeixakin
Jun dan astebukaeran Derby 3000 jokatu da Gavarnien. Duela hiruzpa lau bat urtetatik EMF eta Derby3000 artean erlazio txarra dago. Halere, neri lasterketa hau gustatzen jata, eta aurten ere, oin dala bi urte bezela, nik bezela pentsatzen daben beste batzukin parte hartzeko izena eman genduan. Lasterketa politxa izaten da, oso alpinua, eta aurten gainera munduko koparako puntuagarrixa zan.
Horrelaxe jun ginan Morkaiko mendi elkartian izenian 4 lagun, eta nere lankide Javikin bost, oñatiarrak beste bost bat eta zarauztarren bat eta billabonakoren bat ere bai tartian. Betiko peña!!!
Zapatuan kronuan kontra proba ikusgarri bat izan zan. 50bat metroko desnibela zaukan aldapa batian jarri gintxuzten sprint-a botatzen. Fokeatzen zati bat, ondoren eskixak motxilara eta oinez azken metruak. Gero eskixak jarri, fokak kendu eta behera Slalom estiloko jeitsiera batian. Danera 4minutu inguru tardau nitxuan erlojuan kontra (lehenek erdixa ixa!!!) Ondoren lehenengo 30ak 6naka eliminatorietan ibili ziran finalera iritsi arte.
Atzian ibilbidia ageri da, eskuman igoera eta ezkerrian jeitsiera
Zapatuko probak domekako irteera ordena markatzen zaban. Domekako irteera iraupen eskixan hain ezaguna dan Gundersen estiluan izan zan, baina ez bezperako denbora errealen arabera, baizik eta bezperako sailkapenaren arabera baina denbora tarte finko batzutan.
Gu Kilian kataluniarrakin (ESP jartzen daban arren), munduko txapelduna da bera mendiko maratoietan eta mendi eskixan ere bai.
Hemen eliminatoria bat: (klik egin gainian)
Eta Gavarniek zeukan itxura:
Domekarako aurrikusitako ibilbide ixa guztixa in ahal izan genduan, danera 4 igoera + eguna bukatzeko bezperako ibilbidia in genduan. Tartian Pic Lary krestatik eta jeitsiera eta igoera oso politxak, elur tipo askotatik, kostra (gu iristerako azpiko hautsa ere bazauan), gogorra, oso gogorra... danetik! Fokeo eta igoera oso politxak ere aurkitxu genitxuan.
Urteko lehenengo lasterketak "pilak" jartzeko balio izan digu zentzu guztixetan. Batetik sasoi eta teknika kontuetan nun gaozen, eta bestetik honek dauzkan arriskuez ohartarazteko ere balixo izan digu, izan ere Euskaldunen artian lehenengo postuan zixen Aitor oñatiarrak eroriko bat euki zaban eta besua hautsita zaukala pentsaurik helikopteruan atara bihar izan zaben. Azkenian haunditxua bai, baina hausturarik ez omen daukala esan ziuen. Ia altitoyrako prest dauan makina hau!!!
De 2011 Urtarrila |
Bera ez zan bakarra izan, Kilian eta Mireia munduko txapeldun katalanek, bixek ere istripua euki zaben eta Kilianek horregatik ezin izan zaban lasterketa bukatu.
Dana dala, Lariz eta bixok nahiko antzera ibili ginan. Larizek suerte txarra euki zaban eta gauzatxo pila bat pasau jakozen, eta halere ez nion denbora gehixegi atara. Pozik geratu ginan bixok nahiko konpenetrauta gaozela ikustian, izan ere, datorren astian piriniotako proba herrikoiena dago Luz inguruan, Alti Toy, eta proba hau binaka itxen da.
Larizek argazki batzuk bidali bihar dizkit, baina bitxartian Web-an lapurtu ditxuten argazki batzuk ikusi leikezuez
Joan Miróren argazkixak
Lariz atzian
Ta ni ondoren kasko berdiakin
Txetxu
Javi ta Guille
Igor
Leo
Iruzkinak
Utzi iruzkina: