Mendizaletasuna debatean II
Gaur kirol federatuan urteko sariak izan
 dira Elgoibarren. Badirudi urte bakoitzian elkarte bati tokatzen jakola
 aurkezpen bat egitia, eta aurten Morkaikori tokau jako. Zeren inguruan 
ingo, eta Mendi Lasterketen inguruan debatia itxia izan da aukeratu 
daben gaixa.
Laster urtebete izango da Pyrenaica batian Luis Alejosek honen inguruan idatzi zabanetik, eta orduan nere iritzixa hemen publikau naban. Eta gaur, nor eta bera izan da gonbidatuetako bat. Beste bat Mikel Valdi, 100milaken
 zuzendarixa eta honen inguruan ezagutu dogun laguna. Mahaixan Andoitz 
Morkaikoko lehendakarixa eta Maite ere bazaozen. Luis ez naban 
ezagutzen, baina beste hirurak aski ezagun eta lagunak
Gutxi gora behera, orduan esandakuak gaur ere berriz etorri dira bueltan.
Luisekin
 ados nago hein handi batian, baina gauza batzutan ez, eta penaz 
oroitzen dot horrek eraman nauala agian lasterketen aldeko postura baten
 irudixa ematera gaurko debatian. Ez dot errepikatzerik nahi, nahi 
dabanak hemen dauka nere aurreko testua.
http://www.blogak.com/pirukeriak/mendiko-laisterketak-debatean
Baina
 berriz ere deabruaren abokatu papelian sartu aurretik, beste zeozer 
gehitxu nahiko naban: Argi dago leihakortasuna trasmititzen digutela eta
 ez nago horrekin batere ados. Penaz entzun dot Andoitzen esan daban 
"konpetitibidaderik" bultzatzen ez dabenez elgoibarren dirulaguntzarik 
gabe geratzen dala Morkaiko! Nere aburuz alderantziz izan biharko zan 
bitxartian
Bueno eta hori esanda, beste kontu bat: Gaur kirol 
federatuan dominak ziran dira. Zertarako federatzen da jendea? Ni seguru
 bat edukitzearren federatzen naiz, ez mendian etikoki ibiltzeko! Hori 
nere kasa itxen dot (itxen badot behintzat)
Zergatik federatzen dira gaztiak eskubaloian ero futbolian?
konpetitu ahal izateko.
Ni negu kiroletan?
konpetitu ahal izateko
Beraz,
 nik batetik kirol federatuaren helburua etikoki ibiltzia dala 
baztertuko nuke, hots, federatziaren helburua seguruekin edo 
konpetizioarekin lotuago ikusten dotelako.
Beste kontu bat da 
Morkaikoko bazkide kuota. Nere kasuan hori tradizioagatik da, eta 
tradizioan barruan badaukat mendixan konpetitzian kontrako iritzixa.
Ikusi eta ulertzen dotenez, arazuetako bat baliabidiak nora dixezen da.
Federaziuan
 kasuan, aitxatutakuangatik ez dot ikusten baliabidiak konpetiziora 
juteko arazorik egon biharko litzakenik. Bai aldiz Morkaikon.
Halere,
 gure kasuan hori ere ez. Udal patronatuak dirua konpetitzeko ematen 
badau, Morkaikon debatia ez, udalana izan biharko litzake! Zer ari gera 
gure ondorengueri transmititzen?
Eta bestetik, guk, Mendi eskixan 
ibiltzen geran elgoibartarrok monuak Morkaikon izenian atara ditxugu 
elkartiari dirurik eskatube, eta lasterketetarako ere ez diogu ezer 
eskatzen momentuz. Beraz, salto dezagun debate etikora!!!!
Mendixan 
konpetitzian kontra egon arren (eta aurreko urteko artikulutik iritzixa 
aldatu ez arren, bai kontra egote hori moteldu dotela) Alde onak 
dauzkala ere ikusten dot (baina aurrekuan aitxatuta dagoz)
Halere, 
federakuntzen eta mendi elkartietako esfortzu ekonomiko nahiz jentianak 
nora bideratu ikusteko orduan ez daukat zalantzarik; teorian 
kontrajarrixak daozen bi multzo hauetan amankomunian daozen puntuek 
hartu biharko lukete garrantzixa: 
1-Formakuntzara
 bideratu biharko liratezke baliabidiak. Formakuntzan bi alorrak batera 
jun ahal dira, konpetiziuak eta "klasikuak". Segurtasuna garrantzitsua 
da bixetan eta horretan formatzia garrantzitsua da. Leihatzeko sasoian 
egotia bihar da, eta baitxa mendixaz gehixo disfrutatzeko ere, edo 
lesiuak ekiditeko, etab... Irakasle eta entrenadoriak jarri ahal 
ditxuzte elkartiok prezio oso onian bazkide guztiontzat. Errekonozimendu
 medikuak egin osasunaren mesedetan eta entrenamenduak finkatzeko... Eta
 zergaitik ez, etikotasunean formatu, bai mendian, baita lasterketetan 
eta bizitzan orokorrean, horren bihar asko, geroz eta gehixago dago eta
2-Mendixan
 itxen dira bi "aktibidade" hauek, baina mendiripe geratzen ari gera! 
Pasaiako kanpo portua, AHT, Formigal-Astun pisten handitzeak, A8 
3.erraia, poligonoak, gainontzeko infraestrukturak... indarrak batzeko 
ordua da, ingurugiro teknikariak kontratatu (Estatu mailan gipuzkoako 
federakuntza da ingurugiro teknikaria eduki duen federakuntza 
bakarra!!!) eta denok hainbeste maite dugun mendia eta natura edo 
ingurugiroa babesteko benetako neurriak hartzera bultzatu behar ditugu 
agintariak behingoz.
Naturzaleek ere mendi elkarteetan kabida eduki 
dezakete, lasterkari eta mendigoizaleekin batera. Mendiak denonak dira 
eta zahatua galdu genduan, txorixo bokadillua galzorixan dago, ez 
dezagun mendixakin gauza bera in!!!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: