Luchon Haute Montagne

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-02-08 00:21

Aurreko bi urtetan bezela, aurten ere Luchonera juteko plana in genduan, LHM Challenge lasterketara. Aurten, gainera, Euskal Herriko bakarkako txapelketa jokatzen zan bertan.
Neguan lasterketaz lasterketa ibiltzen gera. Lasterketek dedikaziua eskatzen dabe, baina trukian arriskuak mugatu eta segurtasuna eskaintzen dabe, eta sarri oso ibilbide politxak itxen ditxugu. Horrek asko betetzen nau zalantzaripe.
Halere, konturatu ordurako, negua pasatzen da mendiko plan askorik in gabe, eta ni, danan gainetik mendizalian naiz.
Horregatik, domekako lasterketari garrantzia kendu nahixan, zapatuan Oo bailarara edo peyragudes inguruko beste mendi ingururen batetara juteko plana in genduan, eta domekan Bourg d'oueil ingurura jungo ginan indako plan horien arabera.
Inguru horretan elur gutxiegi zaola irakurri genduan, eta Peyragudeseko pistetatik mendira urtetzia erabaki genduan zapatuan. Bourg d'oueil inguruan ez zauan batere elurrik, eta lasterketa ere Peyragudesera pasau zabenez, markatzailiekin topo in genduan zapatuan.
Egixa esan, apenas zauan elurrik, eta 15bat zm elur jausi berrixa aurkitxu arren, oinarri sendoripe, tamalez, eskixeri markak in giñon, baina ikusi ahal izan genduan bezela ibilbide oso politxa markau zaben.
Atxikitutako argazkixa handitxuz gero, berdez igoerak eta gorriz jeitsierak markatuta daoz

De 2011 Otsaila

Google Earth-en:
De 2011 Otsaila


Lasterketa oso politxa in zaben, lehenengo ixa mila metrotako igoera bat, azken zatixan korridore bat igo bihar genduan. Korridorian bukaeran soka bati katiatu eta lehenengo tontorraren kresta osua pasatu ondoren, jeitsieratxo bat, eskiak jantzi, fokak kendu eta behera. Ondoren berriz fokak jantzi eta beste 400bat mtako igoera polit bat, berriz mendi ertz bat, eta berriz behera. Behian, elurripeko zati bat pasatu (ez jatan oso egokixa iruditxu lasterketa batian eta aldapan behera ixa elur gabeko leku bat sartzia) eta fokak jarri eta berriz harri gainetik gora, elurra hartu eta azken igoerak beste 300bat metro zeuzkan, eta jeitsiera baten ondoren, azken 50metroak egin behar genituen berriz fokekin.

Elgoibartik "Mor-kaikuak" (horrela deitzen omen digute) tropeltxo bat juntau ginan lasterketarako

De 2011 Otsaila


Egixa esan, jada ezagunak itxen hasi gera eskiko tropelian, norbaitxi amets gaiztuak eragiten omen diogula ere entzun dogu, baina ez dakigu horren arrazoia oindiok. Guk behintzat argi daukagu, adarra jotzeko aukerarik ez galtzia da gure "lema", eta horrez gain, azken aldixan dominak burura igotzen hasi jakuz. Bai, entzun dozuen bezela!

Oinguan ere domina batekin bueltau gera, eta ez edonolakua, Urrezkua izan da!!!
B ibilbidia "ez konpetitibua" izan arren, dorsala jartzen danian denborak hartzen diranez, domina bat irabazi du gure argazkilari faborituak, Salak!!!
De 2011 Otsaila

Nere aburuz domina eredugarrixa da Salana, izan ere, dana lasterketa ez dala erakutsi zigun Salak: Lagunari foka galdu, eta honenganaino itzuli zan, bere foka bat laga eta halere bere kategoriako lehena atara zaban: Aupa SALA TXAPELDUN!!!!
Eta hemen lasterketa in zaben hiru artistak, hirurak sariekin.
De 2011 Otsaila

Eñautek ere beste lezio bat eman zigun (oinguan Geologia ikasketez aparte), lasterketak lagunekin egoteko eta disfrutatzeko ere balixo dabela, leihakortasunaz aparte, izan ere, domina bati muzin in zion azterketen ondoren lagunekin egon eta disfrutatzera jun nahi zabalako, leihatzen jo ta fuego ibili biharrian.

Eta gu zelan? Ba Lariz topera! aste osua gaixo eta entrenaube pasau ostian, astebukaeran berriz ere bere zerako zer hori atara eta podiumerako burrukan ibili zan. Azkenian 5.in zaban, baina 3.postuko leihan bost lagun ixa minutu batian sartu ziran helmugan. Politxak dira lasterketa hauek
Ni berriz ez nintzan altitoyko mailan egon. Astian zihar sentsazio oso onekin ibili ostian, astebukaeran sentsazio onak aurkitxu ezinda ibili nintzan. Haserak oso gogorrak itxen jataz, eta gero ritmua hartu naban arren, sufritxutako karreria izan zan neretzat. Edozeinek dauka egun on bat (altitoykuagatik diot, kar kar kar)
Larizek 12 minutu inguru atara zizkidan, baina Eñautek dion bezela, zer da ba hori? (mila esker Eñaut!! bat zor diat)
Ionny freeriderra izatetik pisuan friky izatera pasatu zaigunetik gertu gertu daukagu, esperientzia pixka bat hartutakuan beste bat pomadarako, eta txirios eta Leo ere hasi dira tenporadan sartzen

De 2011 Otsaila


Eta hurrengo astebukaeran, elurrik baldin badago, Iraupen eskiko lasterketa daukat zapatuan. Erreleboak Somporten, puff, beldurra diet erreleboetako lasterketa motz horieri, azkenengo oroitzapena ia botaka bukatu nuela. Oraingoan ere dena emateko gogoa daukat, baldin eta errenka egiteari uzten badiot.


Utzi iruzkina: