Aste santua I: Mont Dolent
Ikusiko zenuten bezela, Mezzalama lasterketa egiteko izena eman genuen, hartu gintuzten, eta beraz, prestatu beharra zegoen.
Mezzalama, aurten arte zeuden Mendi eskiko hiru lasterketa handienetako bat da. Zirkuitu hau aurten zabaldu egin da bost lasterketatara, La grande course osatu dutelarik.
Mezzalamaren
zifrak ikusiz gero ez da beste munduko lasterketa bat, 42 km inguru eta
3000mko desnibel positiboa, eta 3500m inguruko desnibel negatiboa
dauka. Zifra hauekin, adibidez, Pierrako etapa luzeena baino zertxobait
luzeagoa dela pentsa liteke.
Halere, bost lasterketa garrantzitsuenen
artean bere lekua ondo irabazia dauka Mezzak, denetan altuen egiten dan
lasterketa bait da. Irteeran eta helmugan izan ezik, momentu oro
3800mtatik gorako altueran egiten da, eta tartean 4000mtako bi tontor
egiten dira, Castore eta Naso Liskam, eta bien krestak. Hori gutxi
balitz, haserako zatian kronoigoera bat egin behar da, baina ez dauka
hemengo kronoigoerekin zerikusirik. Breuil-Cerviniatik, 2000mtatik
ateratzen da eta 3800mtan 2ordu t'erdiren azpitik sartu behar da, hau
da, 1800mtako desnibela, hots, piriniotako proba luzeenen desnibela.
Beraz,
behar den preparazioa ez da makala. Negu osoan zehar lasterketetan
ibiltzea komeni da, eta horrez gain azken egunetan altuerara
aklimatatzea garrantzitsua da proba ondo burutu ahal izateko.
Aste santua hain gertu zegoenez, Alpeetara joateko plana egin genuen, eta bide batez lasterketarako aklimatatu.
Duela bi urte ere asmo berarekin joan ginen Leo, Lariz eta
ni, eta aurten ere orduan ezagututako Suitzan bizi den Gorka OƱatiarra
eta beste hainbat lagunekin ibili ginen probaren aurreko egunetan.
Lehenengo egunean, Laussanera iritsi, Museo olinpikoa ikusi, Gorka batu eta ospa egin genuen.
De 2011 Aste santua |
Aurreko aldian erdizka utzi genuen "hiru erregeen mahaia", hots, Frantzia, Suitza eta Italia artean dagoen mendia, Mont Dolent (Mondolan guretzat, itzultzaileari eskerrak) egin genuen hurrengo egunean. Champexetik barrena Val Ferretetik aterata egin genuen.
Hemen GPSaren datuak:
Ikusiko duzuen bezela, Chamonixetik eta Courmayeurretik gertu gertu dago tontorra, baita Martignytik ere.
De 2011 Aste santua |
Lehenengo eguna izateko paliza edarra eman genion gorputzari. Bezperako bidaiaren nekearengatik ez ginen goizegi atera, baina aklimatazioa gogortxo hasi genuen. Egun gutxi eta aprobetxatzeko gogo handia geneukanez ez geneukan aukera askorik.
De 2011 Aste santua |
Lehenengo egunetik azkeneraino ziztu bizian ibili gara mendian, aurrekoek ritmo bizia markatzen zuten, eta egunero egunero txakurran potruak moduan ibili gera, atzian eta zintzilikan.
De 2011 Aste santua |
Goiko argazkiko barrenian ikusten dan tontorra da Mont Dolent, eta azpiko hauek bideko bista paregabiak: Jorasseak, erraldoiaren atzaparra (Dent du Geant) eta Menditxuri (Monte Bianco alde honetatik, Mont Blanc).
De 2011 Aste santua |
Tontorrerako pasoa delikatuxamarra zeukan, baina pentsatu leiken bezela, merezi zaban, atzian Argentiereko glaziarra eta abar ikusten diralako
De 2011 Aste santua |
Hemen tontorreko anbientia
Hurrengo egunetako ibilaldixak laister.
GPS datuak, bideua eta abar ondo ikusteko
http://pirukeriak.blogspot.com/2011/05/aste-santua-mont-dolent.html
Iruzkinak
galdos 2011-05-06 09:37 #1
Egun bikainak!!!!!

Periodista zeatik ez haiz sartu? gustu bat zuri irakurtzia! Hori bai, onena:
txakurran potruak moduan
ibili gera, atzian eta zintzilikan

Utzi iruzkina: