Jai alternatiboei alternatiba

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-10-01 00:17
2

Oporren ostian, halako batian iritsi ginan Sanbartolo jaixetara! Betiko lez, jaixetan parranda eta lana uztartzen ditxugu, eta hortik urte guztixan ekintzak itxeko dirutxo bat atara (oinguan, hurrengo egunetan aditzera emango dogun bezela, abobauetan laga dogu dirutza bat, udalak Lerun txikiko poligonuan legia betetzen ez dabala iruditxu jakulako. ikusikou zer pasatzen dan).
Txiki eguna jai hartu naban. Ez naiz inoiz izan txiki zalia, eta horretaz baliatuz, plan alternatibo bat in genduan. Gabeko 22:00ak aldian Txoznetan bokata bat jan ondoren urten ginan urteko ilargi beteko aktibidade politxena izan leikiana itxera.
Larraitzeraino kotxez jun ginan. handik 20ºtan urten ginan txindoki alderuntz. Gaba aparta zauan, hego haiziak ematen zabanian ondo egoten zan, baina haizeripe geratzian bero igartzen genduan, eta guri begira goixan ilargi betia!!!! Ilargi betian ohikua daukagunez, ez ginan bide normaletik jun, krestatik baizik.

De 2010 Iraila

Krestako sarreran Hernaniko bikote batekin topo in genduan. Hauek gaba pasatzeko asmotan zixezen, motxilatzarrak saku eta esterillez beteta. Hori inbidia. Ez gera antza zoro bakarrak!! motelago jungo ziranez, pasatzen utzi ziguten.
Ministrua hasi zan lehenengo luziakin, eta ni ondorenguakin, gero bera eta gero ni. horrela jun ginan luze "motzak" tartekatzen
De 2010 Iraila

Tontorrera allau eta hegohaiziaz eta gabaz disfrutatzen egon ostian, beheruntz abantau ginan.


De 2010 Iraila

Akordatu ginan, bai, duela hiru bat urte antzerako fetxetan pasau jakunaz, kar kar kar.
Orduan ere jaixetan tokau zan ilargi betia, baina orduan jaixetako azken egunian. Domeka bat zan, eta astelehena laneko lehenengo eguna. Berdin berdin, ministrua ta bixok azken orduko instinto horri segitxuaz abantau ginan txindokiko krestara. Bizkor ibili biharra zauan, hurrengo egunian ohikua izaten baita lehenengo egunan ajiakin jaikitzia! Gainera horri jaixen ajia batzen badiozu, eta bezperan aralarreko akelarrian egotia, ba hurrengo egunak ez zaukan pinta oso onik, baina ilargi betian atzaparretatik ezin alde in!
Jun ginan ba! Di-da lehenengo zatixa in, sokak jarri eta kresta ere ziztu bizixan in, eta allau ginan tontorrera. Gaba espeziala izan zan, ilargi betiaz gain fohn efektua euki gendualako. Larraitzen zalantzan egon ginan urten ala ez, baina ikusi genduan behelainua zaola. Efektu horrek lainuak ekarri eta aldendu itxen zitxuan, behelainua igo eta jeitsi krestara, eta laino eta ilargixakin dantzan pasau genduan kresta.
Berunzkuan normal hasi ginan, baina lepotik behera lainua itsatsita zauan. Bidetxior markaua da txindokikua, eta ez dago galtzerik, baina beheruntz guazela, gabez eta behelainotan, gehixegi urrutiratzen ez ote ginan ari zalantza sartu jakun!
halako batian föhn efektuari esker, txindokiko tontorra ikusi genduan, oso urruti! Liada, iturrirako "bidegurutzia" pasau genduan.
Bueno, no problem, txindoki batian ez gaitxuk ba galduko! hartu eta mendixan alboka hasi ginan. gure ustez halako batian bidiakin ero itxurrixakin, ero itxurrixan azpiko bidiakin ero zeozekin topo ingo genduan.
tira ta tira, poliki poliki ibiltzeko gero eta deserosuo zauan, albozko malda handixagua. Halako batian ezin trabesian gehixo jun eta goruntz jutia erabaki genduan. ixo ta ixo ixo ta ixo... berriz ere alboka.... berriz ere ixo ta ixo... halako batian bidezidor bat aurkitxu genduan eta Txindokiko tontorra in genduan bigarrenez!!!!
orduak aurrera, berriz ere behera jeitsi, eta konturatu ginan behelainuak jugada bat in zigula, txindoki urruti balego bezela ikustarazi zigun, baina inguruko erreferentziak galdu eta laino artetik ikusten ari ginala konturatu ginan beranduago.
Aurreko jeitsieran nun desbideratu ginan ikusi, eta 10m beherago jada iturrirako kurba zauan!!!! 10mgatik konfunditu ginan!!!!
kotxera allau eta etxera etorri orduko goizeko 6:45 inguru izango zan. ordu erdi lo in, dutxa bat hartu eta lanera!!! horrela izan zan oporren ondorengo lehenengo laneguna!!!!

oier

oier 2010-10-01 02:39 #1

Joe Piruuuu, zuek bai parrandak!!! Batzuk taberna barruko lanoartian galduta eta zuek txindokiko lañuan! Fenomenuak zarie! Segi holan.<br />

matx

matx 2010-10-01 19:19 #2

Aupa Piru!!!<br />Hori da sasoia.<br />Dedio!!<br />


Utzi iruzkina: