Karakateko igoera
Urtero itxeko ta itxeko, ta azkenian ausartu naiz. Eskiatzera jutiari
muzin in eta hor agertu nintzan zapatu goizian Elgoibarko plazan!
Edu, Ibon eta Nereakin hasi nintzan berotzen, eta berriz plazara bajau ordurako makina bat lagun zaozen bertan.
Karakaten
askotan in izan doten bezela, oin dala gutxienez bost bat urte
pagarixan behera bajatzen hasi nintzan inungo biderik jarraitxube, eta
halako batian pista diagonal batera allau nintzan, oso pista politxa eta
inklinazio handikua.
Arrazkeroz urtian pare batetan iritsi izan naiz
pista horretara arte, eta beti pentsatzen naban hortik karakatera
igoera itxeko leku politxa izan leikela, nahiko zuzena da eta. Gainera
Morkaikok antolatzen daban igoera honek horretarako lekua lagatzen dau,
karakate ezagutzen dabanak bentaja atara dezakelako, bidia ez bait dago
markatuta. baldintza bakarrak plazako txapatik hastia eta tontorrian
bukatzia da eta.
Ta horrela ba, azken pare bat urtetan karakateko
igoera gerturatzen zanian pista horretaruntz gerturatzen nintzan, baina
azkenengo orduan lasterketa in ez, eta proiektua hortxe, aparkauta
geratu jata pare bat urtian.
Apirilian, lagun bati hortik igotzia
proposatu nion, eta asko gustau jakon bidia, egixa esan, zuzen zuzena
da. Apirila zala ondo gogoratzen dot, karakatetik jeitsi, zeozer jan eta
Morkaikoko emanaldixetara jun ginan eta.
Hara allau nintzanerako sala guztixa enteratuta zaguan!
Dana dala, ez zan sekretua, bi urtetako proiektu bat besterik ez zan. Haren ondoren, lagunak hortik igotzen hasi ginan.
Irailian
bidian goiko partia garbitxu naban beste lagun baten laguntzaz, eta
batzueri hemendik denborak ez jakuezela urtetzen eta bide normaletik
itxia pentsau zaben. neri ordia, hemendik denbora hobiak urtetzen jataz,
ni ez naiz korrikalarixa, eta bi bastoiren laguntzaz bide honetatik
gustorago igotzen naizenez, bertatik itxia erabaki naban.
Hemen
bidian nundik norakuak, GPSak honako datu hauek eman dizkit: Desnibela
679m positibo, 3km280m (normaletik 4km inguruan omen dabil)
De 2010 Azaroa |
Eta google earthetik hartutako irudi honetan, ezkerreko Lap-ak dauzkan lerroa igoerakua da, eta eskumakua jeitsierakua edo bide normala
De 2010 Azaroa |
Baina gauzarik kuriosuena karreran pasau jatan. Desbideraketa hartu, eta bakardadian sartu nintzanian, puntu batian han nun tipo bat ikusi naban nere aurretik!
Kontxo, honenganaino ere zabaldu da bidian kontua (ze facebooken ere zintzilikatu omen zan bide honen berri). Urrutitxo zauan, eta nor zan jakin nahixan begira nabilen, baina... ez, ez zan elgoibartarra!!! eta hau?
Piñarixa bukatu, eta metro batzuk behera itxen ditxugu guk. Bistatik galdu naban, eta pentsau naban eskumatara hartuko zabala bide normalakin bat itxen dan lekura, baina han nun ikusi naban asko jeitsibe goruntz hartu zaban! ke pajaro!!! seguruenik bezperan entzundako desbrozadora zaratak beriak izango ziran!!!
Berari jarraitziaz tentauta egon arren (eta bide zuzenagua izango da hori) baina terreno exkaxa danez, nahixo izan naban entrenatutako bidian gora segitzia.
Egurran bidia deitzen dioguna hartu naban, diagonal luze bat (guenakua makina bat bidar aurkitxu dogun bidia) eta hau bukatzian pagarixan sartzeko orduan berriz ere tipo honekin topo in naban!!!
Azkenengo metruak batak bestian atzetik in genitxuan eta helmugan nere aurretik sartu zan, Plaentxiarra, Mikel Hernandez!!! Berakin berbetan itxia nahi naban, baina han zauan zoramenakin bistatik galdu naban!
Espero dot urrestik bere bidietako bat erakutzi izana egunen batian barkatuko didala
hemen karreran kronikak, argazki eta bidixuak
Edun bloga
Barreneko notizia eta bidixua
Denporak
Iruzkinak
oier 2010-11-27 23:04 #1
Oso interesantia bidien asunto hau Piru. Ez zain gaizki egongo aurtengo irabazliari GPSia jartzia, ze danak sorpresan hartu omen zituan Soraluze aldetik igota. google earth-etik hartutako irudixa oso ona da! <br />Bukatzeko, Eibarren "bideuak" esaten da, galdetuizu Elgoibarren aber zelan esaten da, neri arrarua egiten jata eta "bidixuak" hori. Gora bihotzak!<br />
Utzi iruzkina: