Midi eta Balaitous ber bi

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-10-04 21:23
1

Dolomitetako rodajiarekin ezin etxian egon. Benetan sasoi puntua non zakagun jakin nahirik bota genduan Iraileko lehenengo astebukaerarako plana: Midi eta Balaitous astebukaera berian!!
Trastiak hartu eta oporren ondorengo lehenengo lan astian ondoren abantatu ginan piriniotara, Portaletera zehazki.
Goizian jaiki eta midiruntz. Mendi politxa da midi, magikua!
De 2010 Iraila

Baina magikua izatiaz gain, famaua ere bada. Gure ustetan goizo jaiki arren, makina bat jende zauan gure aurretik ixotzen. Arin ibili ginan, eta tximinixak behintzat nahiko bakarrik in genitxun.
Egun mundiala urten jakun. Tontorretik demaseko bistak zaozen, Auñamenditik hasi eta bistiak ematen zaban beste ikusi zeikien urrutixan. Azpiko argazki honetan agertzen danez, petit midi punta, eta gainian harri gorrixan Astuneko Raca eta ostian zapatilla, Aspe, Lecherines, Llenak eta abar ikusi leikez bertatik bertara ixixa.
De 2010 Iraila

Biharramunerako planari begira ere egon ginan, Balaitousari hain zuzen. Udaberrixan Soquesetik gora Frondellasera juteko erabili genduan bailara pare parian zakagun Pallaseko leporaino. Ostian Frondella eta Balaitous artian Latourreko bretxa ere nabarmen dago. Hurrengo egunerako asmua Latourretik ixo (bretxan beste aldetikan, Respumoso aldetik) eta Diagonaletik bajatzia zan. Parez pare guri begira zauan diagonala.
De 2010 Iraila

Horrela ba, jende guztia tontorrian pilatu aurretik jeisten hastia erabaki genduan. Egixa esan nahiko suerteko in genduan bidia, beruntzkuan tximinixetan ixa ez genduan jenderik aurkitxu, eta lasai, gure kasara in genduan jeitsiera ere.
Trastiak batu, Sallenen ogixa erosi eta La sarrara jun ginan. Hemen lehen bait lehen lotara sartu ginan, ze bixarramunian tirada edarra zakagun. Behetik tiroian itxia pentsauta zakagun, Respumoson lotan geratu biharrian.
Goizian goizo jaiki eta zeruan izar bat gehixo kabitzen etzala urten ginan Sarrako presatik. Gabaz urtetziak abantaila pila bat dauzka, freskotasuna (hotza ere batzutan), zerua paregabia ikusten da, eguna argitzen hasten daneko momentua ere espeziala izaten da, eta lehenengo orduak uste baino azkarrago pasatzen dira.
Konturatu ordurako Respumosoko aterpetxian gaozen, baina hemendik jendia gu baino lehenago urtenda zauan. Ez pentsa mendixan lehenak izatera jolasten dogunik, ez, baina pausu erabakiorren bat dauken mendixetan garrantzitsua da aurretik ez inor eukitzia, hauek bota ditzaketen harri eta abarrengatik. Horregatik eramaten dogu kaskua, eta horregatik saiatzen gera lehenak izaten, segurtasunagatik!
Ikusi dezakezuen bezela, Latourreko bretxan dauan zati gaitza jendez lepo zauan.
De 2010 Iraila

Behin hau pasauta igoerak ez zaukan zailtasun askorik, eta bistez disfrutatzia besterik ez jakun geratzen. Egun hau ere mundiala urten zan. Bezperako bistez gain, (midi d'ossau, napar piriniuak...)
De 2010 Iraila

bertan zaozen Frondellak, parez pare Inpernuak, Vignemale, Midi de bigorre, Ardiden, Neouvielle, Posets.... zalantzarik gabe demaseko bistak dauzka mendebaldeko lehenengo hirumilakuak.
De 2010 Iraila

Eta pixkat behera beitxuz gero, Neous-eko glaziarran azken metruak! Hemendik ixo genduan tropelian udaberrixan eskixekin.
De 2010 Iraila

Tontorrian lo in zaban artista batekin hitzegiten egon ginan. Benetan gaba aparta aukeratu zaban artistiak horretarako!
Inbidixa pixkat pasau eta diagonaletik jeitsi ginan eta furgonetara.
Gogorra in jakun jeitsiera. Bezperako zazpi orduak oindiok gainian, eta egun honetan beste hamar in genitxuan. Azken ordubetia, GR11 Respumosorako igoerako zatixakin bat in genduanetik oso luzia in jakun. Sarri pasatzen jaku gabez konturaube itxen dira distantziak eta jeisterakuan luuuuze luuuuziak itxen dirala.

Ta Balaitousakin bukatu aurretik handikan bi astetara laneko Ibonekin ere jun nintzan Balaitousera. Ziur norbaitxek pentsauko dabala hau jota dago, ixa bi astetan birritxan?
Egixari zor, Ibonekin Balaitouserako plana aspalditik inda naukan, urtebete lehenagotik preziski! Oin dala hiru urte laneko urteerak itxen hasi ginan. Lehenengo urtian Midira jun ginan. Hurrengo urtian Naranjora eta orduan in genduan Balaitousera etortzeko plana. Gainera bide honetatik sekula etorribe nauan eta Balaitousa bera ere udaberrira arte zapaldu gabe. Oin ixa hiru hilabetian hirugarren aldiz in dot tontor hau.
Nik ez diuet tontorreri garrantzirik ematen (eta gaizki ulertuak egon aurretik, kendu ere ez!) esan nahi dot mendixaz disfrutatzia daukatela helburu, ez mendi altuenak, famatuenak ero eztakit zer diranak itxia. Horregatik konfesatzen dizuet makina bat urtian mendixan ibili ostian oindiok Perdido bera ere in gabe daukatela, eta epe motzera itxeko asmorik ere ez daukadala (ez itxekorik ere ez, baina ez daukat horretarako obsesiorik) eta mendi ezberdinak itxeko afanipe hiru hilabetian tontor bera jende ezberdin eta baldintza ezberdinetan in dotela harro esaten dot.
Harira bueltauaz, hamabost egun aurreragoko apuntiak ondo etorri jakuzen goizian ordubete lehenago jaikitzeko.
De 2010 Iraila

Oinguan bai, Latourren lehenak ginan eta lasai asko disfrutau ahal izan genduan zati honetaz
De 2010 Iraila

Tontorrian lasai eta gustora egon ostian, berriz ere Diagonaletik jeitsi ginan. Oinguan erretzagua izan zan azkenengo zatixa, ezagun zaban bezperan ezer ez genduala in.
Dana dala, lainoripeko egun hauek ikaragarriak izan dira.
De 2010 Iraila

Hurrengora arte Balaitous

2010-10-11 20:09 #1

fklajklfjasdklfjskldfjklasdjf


Utzi iruzkina: