Karakateko igoeran ostian Alkortakua tokatzen da, eta aurten eskiatziari muzin in diot bi proba hauek pasatu arte.
Zapatuan
Alkortan izan ginan, beraz. Sugarrekin pikia naukan Alkortarako. Ni
oindio sasoi puntua hartu gabe, eta txino berriz gainbeheran omen.
Asteazkenian
jun ginan Alkortara. Denboraripe nabil, eta asteko entreno bakarra izan
zan. sentsaziuak nahiko onak izan ziran oindiok sasoi betian ez
egoteko, karakatek ere lagunduko zidan horretan zalantzaripe.
Nere
prestakuntzan lasterketek garrantzi handixa eukitzen dabe. Kontziente
naiz nik ez dotela nere dana ematen dorsala jartzen ezpadot. Gainera
ondo etortzen da norbaitek xaxatzia, eta horretarako bikaina da nere
iloban osaba!
Horrela ba, Alkortara danak ematera jun nintzan. Nere
arazorik handixena berotzia izaten da. Asko kostatzen jata eta haseran
itto sentsaziua eukitzen dot, batez ere lasterketa motzetan, lasai
hastia asko penalizatzen danetan. Luzetan aldiz lasai hasi eta oso ondo
bukatu ohi dot.
Txino berriz, gogor, oso gogor dabil eta haseratik jartzen dau oso ritmo bizixa.
Aurrikusten
nabanan arabera, Santakruzko parkeraino berak denbora kendu bihar
zidan, eta hemendik aurrera ni berari kentzen jun. Alkortan gehixenez
minutu bat atarako zidala aurrikusten naban, nahiz eta parez pare
allatzia ere ez naban deskartatzen (aurrikuspen onenetan!).
Beraz, neretzat haseran denbora asko ez galtzia garrantzitsua zan.
Hasi
ginanerako markatzen jarri nintzan. Egixa esan ritmo lasaixanZ hasi zan
pelotoi guztixa eta oso eroso jun nintzan santakruzko parkeraino, eta
gainera denbora politxian in genduan zati hau.
Hemendik gora txino
estutzen hasi zala iruditxu jatan, eta kostata aguantau nion
antenaraino. Laua ez da nere fuertia, korrika ez dotelako itxen, eta
hemen metro dexente atara zizkidan. Lauan bukaerarako errekuperatzen
hasi eta hemendik Alkortaraino kentzen kentzen jun nintzan. Azkenian
txino 20 segundu aurretik, Lehenengo elgoibartarra mugan!!!!
Zorionak Txino!!!
Hemen Edun bloga
Hemen barreneko kronika
Ni ere oso gustora geratu nintzan indako lanaz. Salda ta txorixua jan eta etxera.
Eskiatzeko trastiak prestatu eta biharramunian Valdepiedrako tontodromora jun ginan.
Valdezcarayri
horrela deitzen diogu, normalian elurra harrixa bezelakua egoten
dalako, baina oinguan elurrik apenas eta harrixak bistan!!
Inguru
guztixa txuri txuri ikusten zan, Aralar aldia, Aizkorri zer esanik ez,
Gorbeia eta anboto ere elur pixkatekin... Piriniotan demaseko kapa ei
dago, eta altocampoo ere elur dexentekin ei dago, baina, gu nora jungo
eta... Valdepierrera, inoiz baino valdepiedrago gainera!!! Argazkixak
ikustia besterik ez dago:
Halere egixari zor, ni oso oso gustora ibili nintzan. Oxigenen esaten omen daben bezela: PRIMER DIA GRAN DIA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: