KULTURETA

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2010-10-26 22:17

Oin horretaz guaz, "de kulturetas" kar kar kar.
Egia esan aurreko astebukaera intensoa izan zan zentzu honetan. Azken publikaziuan sartu naban bezela, Arnon akanpada in genduan. Oin dala pare bat urte hasi genduan Muskurutxun ARNIZKAR: ARNo IZarraitz KARakate BIZIRIK taldian ekintzak. Asmua urtez urte ARNIZKAR osatzen daban ingurua gehixo ezagutzia da, bizirik dagola, alegia. Horretarako herri bakoitzan inguruan dauden talde eta banakako batzun esperientziak hartu eta interesa daukagunon artian zabaltzia da. Horrela euki ditxugu biologo eta naturzale ezberdinak, talde ekologista eta ez hain ekologistak, nekazariak eta nekazarien sindikatuak, ipuin kontalariak edo besterik gabe herritarrak gaba bat inguruko mendixetan pasatzeko asmotan.
Arnoko aurreko saiakeran kalitatia bai, baina kantitatian ez ginanez asko jun, eta Arnoko txabola apropos dagonez akelarre hauetarako, oinguan beste saiakera bat in genduan, eta emaitza egixa esan ezin hobia izan zan. Ezin hobia esaten dot, literalki horrela zalako; gaba pasatzen estu estu egon bait ginan txabolan, bat gehixo ez litzake sartuko!
Betiko lez, bata ta bestia allau artian tertulixan egon ostian ilunduta abantau ginan Arnoatetik.

De 2010 urria

Aurreko aldixan bezela baina oinguan autentikuo, gabez, berriz ere Ameikutzen Jaun Beltz, Txomin beltz edo Mendaroko Robin Hood-en eremuetan sartzeko orduan geldialdixa in genduan gure errespetua adierazteko.
De 2010 urria

Lehendakari ordeek, bixera buruan, ongietorria egin zuten eremu magikora
De 2010 urria

Aurrera jarraitzeko unea. Hemendik txabolara geratzen zana gainez gain itxen danez, bata zer izango eta bestia zer izango pentsatzen hasi ginan.
Txabolan Mil zain geneukan, hau kalbario aldetik etorria. Zertxobait jan, ardau apur bat pe bai, eta Arnoko tontorrera jun ginan. Gainekaldian denbora pixkat in genduan
Egixa esan gaba espeziala zauan. Nahiko eguraldi exkaxa anuntziauta eon arren, inguru magikuetan gertatu ohi dan lez, momentu batzutan lainotuta eta beste batzutan oskarbi euki genduan. Lainotutako momentuetan epelago igartzen zan, baina zeru politagua zauan oskarbi zaonian, nahiz eta hotz apur bat igarri.
Batera eta bestera ibili ostian, berriz ere txabolara jeitsi ginan. Gaba txiste on eta exkax batzun kontakizunakin eta beste hainbat kontukin bukatu genduan. (honaino konta dezakedana, badakizute, akelarriak ez dirala blogian publikatzekuak)
Hori bai, argazki bat merezi dozue
De 2010 urria

Goizian jaiki eta gosaltzera! Gabian hotza pasau zabenentzat epeltzeko aukera ezin hobia.
De 2010 urria

eta trastiak batu eta etxera. Hurrengo kedada ARNIZKARko zentruan dauan Aitzbeltzeko kobazuluan ingo dogu 2011ko uztailian ero. Egitaraua osatzen hasi gera, beraz, interesa duen oro jar dadila gurekin harremanetan. Oinguan ez da aforo maximorik egongo, leku arazorik ez bait dogu eukiko. ANIMO DANORI!
De 2010 urria

Eta mila esker Burumendikueri txabola hau hain egoki eukitziarren


Utzi iruzkina: