Bi txakur dira kaleanbatak zaunka egiten duen bitartean,besteak ez dio kasurik ere egiten.Zaunka ozena da, indartsua,gero eta altuagoa, zorrotzagoa...eta begirada sakon bat ororen gainetik.Ipurdia usaituko lioke bai gustora!Nahiz eta bestearen berri izan, ez du erantzutennabaria da tentsioa baina ez dira gerturatzenbeste denak bieri begira.Galdu dute aukera, aldentzen diraZoriak berriro noiz ditu elkartuko?Biharko paseoan agian...- Zaunka egiten badizut begira nazazu begietara -
Inertziaz mugitzen naizhara eta hona, begiratzen.Eguneroko kalea,eguneroko zamarra soinean,aldatzen ez den nekea,eta gero eta aldakorrago den haizea.Mantsoak dira nire pausuaketa mantsoagoak nire malkoakez dakite zergatik diren ere isurtzen.Oraindik ez dakit noiz erabaki nuen,ezta ere erabakitzerik ahal nuen.....Badakit amesten hasi nintzeneanhasi nintzela bizitzenutzi nionean aldiz, hasi nintzen hiltzen
Ozen esango dut galdu egin naizelaez du ordea inork entzungo, kasurik ez behintzatbide galdutik jarraituko dutjendez inguratutako bide estua.Lurrean nire malkoek marratuko dutenondik galdu nintzeneta nondik jarraitu nuen, inora iritsi arteibiliz, egonez... jarraituz hil arte.Erantzunik ez dut errez lortzen,nik ere ez ditut ematenerreza ote da? nork ditu? jainkoak? zuk?Galdera bat baduzu, erantzungo dizuteta erantzunik ez badut...malkoz eginiko bidetik jarrai dezakegubiok elkarrekin
Zazpi egunetan astebetea baino gehiago pasa daiteke:lehen egunean amestu,bigarrenean indartu,hirugarrenean maitatumaitatu, maitatu, maitatu...laugarrenean nahigabetu,boskarrenean nazkatu,seigarrenean aspertu,zazpigarrenean uxatu...Hasi eta amaiEz beti segidanZazpi egun aldatzekoBaina ez da egunik ahaztekoahazteko, ahazteko, ahazteko...
Gaur irriz, bihar malkoz...Hobera egin beharreanwhisky baten atzetik agertzen den argi lausotuapentsatzea kostatzen zaidaneanhitz argi bortitzez berotuaIrrizMusika ederrak betetzen du nire auspoaeguna arropa erosoa legez janzten dutarnasa akonpasatu eta biziberritzeaneginbeharrak eginak edo kontrolpean ditutMalkozzer egin ere ez dakit, bide baten zain nabilgaur gehiago zaitut beharbeldurrik txikienak ezin daitezke isilgaldu gara, beti elkartzear
Ez dut eguzkia ikusten, hori bai, senti dezaketleihoko zirrikitu batetik sartzen dira bere izpiakezingo nintzateke bera gabe bizi, gainerako bizidunak bezala...baina etzait aski sentitzea, begiratu nahi dutindar ororen gunea eta ni, biok aurrez aurreeta komunikatu bata bestearentzat zer garenhain ttikia, hain ezgauza bere ondoan...Ez dakit ni egongo ez banintz, bera hor zitekeenNondik ba atera ginen?Bera hor dago, dagoelakoEta ni? Hemen nagoelakoBere izpiek begi ireki hauetatik igarotzeaerretinan kokatzea nahi dut, nire barruan galtzeaHala ere ezin argitu dezake berak nire barneainspiratzek...
Nire liburu kuttunenetakoa berau. Gaztelaniaz aspaldi irakurri nuen, eta oraintxe ari naiz euskarazko alea irakurtzen.Esaldi honek markatu egin nau, eta pentsatu: denok gozatzea hobe, ezta?Gaurregun bizi eta bizitzarekin pozik egon nahi dikenak, ezin dik hi eta ni bezalakoa izan. Zarata ordez, musika, plazerraren ordez poza, diru ordez arima, zalaparta ordez benetako lana, jostaketa ordez benetako grina eskatzen duenarentzat, horrentzat hemengo mundu polit hau ez duk aberri...>>Bikaina!
Lore polit goiztiarra aurkitu nuenean Egunak laburtu egin ziren, gero luzatu, usaina dastatu ahala ikusteko beharrez, zainetan sentitzen nuen Beti nuen gehiago zaintzen zimeltzera zihoala Nire esku gosetiez inguratzen nuen Bere usainak eguneroko egitean laguntzen zidan Ez nekien bere mota, kolorea ageri ere ez baitzen Behar zituen laguntzak inoiz agertu ez zizkidan Baina bere irekitzearen itxoitean nire bizitza ahaztu nuen Etxera eraman nahi, baina lurra ez zen nirea Hainbat belar sendo baina ez itxurosoetatik irteten zen Denek zuten bere egitekoa, Bai, denak bazka ederra ziren Lor...
Itxoiten pasatzen dut denbora gehienautobus geltokian nagoenean, azokan txandaren zain ordenagailuari begira, web orri hori noiz kargatukoan...Ez, gehiago itxoiten dut.lan hobeago bat lortzeko, eguraldi ederrariatera berri zaidan granoa sendatu, oporrak iristeari...Are gehiago itxoiten dut:noiz izango ote seme-alabak izateko gaietxe huntatik atera eta bakarrik bizitzen jarrisenideren bat hospitaletik noiz irtengoamak maite nauela berriz esan...Itxoitea da nire patua:agurtzen garen unetik hurrengora pasatzen den tarteajasangaitza, okerrena nirekin ez zaudenean zertan ari zaren ez jakit...
Zerbaitek heltzen zaitueneanedo zurera, nondik ez dakizula heltzen deneanagian heldu, eta zure gainera erortzen zaizunean...akabo beste ezein lotura, alde guztietatik heltzen badaez baitakizu nola, baina gelditzeko etorri da, bizitzaren zati izatekolehendik zegoena ahaztu, eta hau nola iritsi zen laister da ahaztukonork daki zerez dagoen egina?azalera itsatsi eta konturatu gabe zure zati bihurtu dirahainbat gogo, lotura, min edo arrangurazatiak batzen bazoaz, hortxe duzu, ez duzu gehiago jakin beharzu zeu zara, bizitza hontan barneratu duzuna:egin duzuna, onartu duzuna, aukeratu duzuna, gus...
Olerkiak maite dituen ororentzat, nire batzuk ipiniko ditut bertan, besteenak entzuteko asmotan. Maite dut euskarazko olerkigintza, eta maitasun hau orain dela gutxi jaio zait, besteon iritziak eta sentimenduak nahi nituzke parteka. Idatzi, ez geldi atzera!