lau nota

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2009-01-15 13:03
1


Telebista ikusten ari nintzela
pailazo bat agertu zen eskenatokian
Argia iluna, eta aurpegia zuri, mimoen antzean
mugimendu biribilak egiten zituen, musikarekin batean
Eta hortxe nintzen galdu, Debussy entzutean:

Maitea, berriz izan zaitut gogoan
Denborak lausotu ditu zure begirada sakonak
baita zure bero lodia nire azalarekin bateratzean
Baina, argia, gure ilargiaren argia etorri zait burura
Sentsazio hori ez dut inoiz galduko, zutaz maitemindu nintzenekoa
Uste nuena baino bigunago sentitu nintzenean, ahul zure aurrean
lau nota dira nire bihotza oraindik ere mugitzen dakitenak
dantza egiten dute, zure bihotzarekin batean
eta ez dira inoiz galduko, Debussy entzutean

Sugoi

Sugoi 2009-02-18 08:15 #1

Aspaldiko! Ongi etorri berriro blogosferara! Oso poema polita, Debussyren piano piezen antzekoa! ;)<br>


Utzi iruzkina: